Irailaren 29an, irrintzi ikastaroa izango da Zaldibian, Aske talde feministak eta Zaldibiako Udalak antolatuta. 15 urte irrintzi ikastaroak ematen daraman Amaia Garcia Uriondo izango da gidari, 18:30ean Kimuene kulturgunean. Ikastaroaren helburuak hiru dira: irrintzia botatzen dakienak teknika hobetzea, ez dakienak adorea hartzea eta, batez ere, dibertitzea. Izen-ematea udaletxean edo kultur etxean, 5 euroan. Oharra: Parte-hartzaile bakoitzak esterilla, arropa erosoa eta ur botila eramango ditu.
Poza, amorrua, tristura... adierazteko erabiltzen dugun gure kulturaren adierazpen primarioa da irrintzia, gure arbasoen oihartzuna.
Amaia García Uriondok hamabost urte daramatza irrintzi ikastaroak ematen Euskal Herri osoan zehar ondare immaterial hori ezagutarazteko eta bere transmisioa bermatzeko.
Irrintzia botatzea erronka bihurtzen da. Heldu erronkari eta parte hartu!
Oharra: Ez ahaztu esterilla, arropa erosoa eta ur botila eramatea.