Antzerki tailerrak haur, gaztetxo eta helduentzat

Aurreko urteetako ibilbideari jarraituz, aurten ere Antzerki Tailerra antolatu da LHko 4-5-6 mailetako haurrentzat, DBHko gaztetxoentzat eta helduentzat. Jarraian informazio osoa. 

 

Kristina Ropero irakasleak aurten ere antzerki tailerrak eskainiko ditu Herri Antzokian. Azaroan hasi eta martxo amaierara bitarte izango dira saioak eta taldetakuta emango dira.

 

  • Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailako ikasleak: izen ematea Lardizabal Eskolaren bidez egin da.
  • DBHko ikasleak: informazioa helarazita dago eta izen ematea Kultur Etxean egin behar da. Tailerra doakoa izango da. Izen emateko epea: azaroak 10. 
  • Helduen taldea: interesdunek Kultur Etxean eman dezakete izena eta eguna eta ordua ondoren zehaztuko dira. Kuota egongo da.