Edoskitze tailerrak, AmaSarearen eskutik

Haurdun, edoskitzean edo erditu ondorenean dauden emakumeei zuzenduta daude Anabel Urkiola fisioteraupeutak eta Uxue Castellano emaginak eskainiko dituzten tailerrak. Lehen zita apirilaren 11n, 17:00etan Karreaneko ganbaran. Asmoa hilean behin elkartzea da, baina parte hartzaileen beharretara egokituko da. Doan da eta hamabirentzako lekua dago, zaldibiarrek lehentasuna dutelarik. Izen-ematea: apirilaren 5era arte.

 

AmaSarea Anabel Urkiolak eta Uxue Castellanok osatzen dute, lehena fisioterapeuta eta bigarrena emagina. Beraien jarduna emakumeen inguruan murgilduta dago, gaztarotik helduarora arteko hainbat emakume artatzen dituzte egunero. Tartean haurdun daudenak eta erdiondorenean daudenak.

Anabel 2014tik fisioterapeuta da, neurologian eta zoru pelbikoan aditua. Horrez gain, TAD metodoan, metodo Hipopresiboan eta 5P metodoen inguruko ikasketak burutu ditu eta  edoskitzearen inguruko formakuntza espezifikoa ere egina dauka. 

Uxue, 2021n murgildu zen emagintzan. Aurretik dietetika eta nutrizioko ikasketak burutu zituen eta baita erizaintzan graduatu ere. Emagina izateko formakuntza espezifikoa jaso zuen, ordutik, haurdunaldiko prestakuntzarako AIPAP-terra, Erditze ondorengo errekuperazioa eta ankiloglosiaren (FRELAC)  inguruko formakuntzak egin ditu. Bestetik Psinoneuroimnulogia (PNI) masterra egiten ari da egun.

Haurdun edo erdiondorenean dauden emakumeekin lanean jarduterakoan, ohartu ziren geroz eta bakardade sentsazio handiagoa pairatzen dutela emakume hauek. Nahiz eta ondoan bikotea, lagun taldea, familia eta bestelako babesa izan, egoera horretan emakume asko bakarrik, galduta, nekatuta, frustratuta, etsita eta egoerak gaindituta sentitzen direla ikusten dute.

Egungo gizarteak ez dituenez amak zaintzen, autozaintza bultzatzen dute AmaSarea-tik; eta   inguruan lasaitasuna, konfiantza, sostengua eta laguntza eman dezaketen amez inguratzea.

Tailer hauek haurdun dauden, edoskitzen dauden eta erdi ondorenean dauden emakumeei zuzenduta daude. Etapa honetan murgilduta dauden emakumeak elkartu, bizipenak partekatu, emozioak azaleratu, eta ahal den neurrian ESPAZIO SEGURU bat bilakatzeko xedez.

Lehenengo topaketa apirilaren 11n, 17:00an, Karreane kultur etxean izango da. Egun horretan zehaztuko dira parte hartzaileen artean hurrengoak noiz egingo diren.

Helburua, hilabetean behin elkartzea izango da, baina beharraren arabera egokitu dira. Topaketak DOHAIN izango dira eta hamabirentzako lekua dago, zaldibiarrek lehentasuna dutelarik.

Eman izena apirilaren 5a baino lehen zaldibia.eus atarian.

Edoskitze tailerrerako izen-ematea

Gogoratu 12 lagunentzako lekua dagoela eta zaldibian erroldatuek dutela lehentasuna