Matrikulatu Zaldibian, zabaldu euskararen koloreak

2023-2024 ikasturtean euskara ikasteko matrikulazio epea zabalik da. Zaldibiako Udalak eta UEMAk elkarlanean, euskara ez dakiten herritarrei berau ikasteko gonbitea egiten die, baita ikasketa hori herrian bertan egitekoa ere. Jarraitu irakurtzen.

 

Zaldibiako Udalak UEMArekin elkarlanean 2023-2024 ikasturtean ere euskara ikastaroak herrian bertan eskaintzeko baliabideak jarriko ditu. Gurea bezalako herri euskaldunetan, euskara jakiteak duen garrantzia kontuan hartuta, beste urte batez ahalegin berezia egin nahi izan dugu euskara ikasteko edo hobetzeko (alfabetatzeko…) pausoa ematera animatu zaitezten.

Behe, erdi eta goi mailako euskara ikastaroen eskaintza egingo da, eta izena ematen dutenen artean, ordutegiak eta mailak kontuan hartuta, taldeak sortzeko aukera aztertuko da.

Eskainiko diren mailak:

  • AISA, oinarrizkoa. 60 orduko ikastaroa. Ordutegia zehaztu gabe dago.
  • A2/A1, erdi-mailakoa. 165 orduko ikastaroa. Ordutegia zehaztuta du: Astelehen, asteazken eta ostiralak, 14:15etik 15:45era. 
  • B2/B1, goi-mailakoa. 165 orduko ikastaroa. Ordutegia zehaztu gabe dago.

Taldea sortzeko gutxieneko kopurura iritsiz gero, ikastaroak herrian bertan eskainiko dira. Urtero bezala, herrian sortzen diren ikastaro guztiak Udalak diruz lagunduko ditu.

Matrikula epea:  

Irailaren 26ra arte luzatuko da eta izena emandako guztiokin harremanetan jarriko gara epea amaitu eta egun gutxira. Izena emateko eta informazio gehiagorako hurbildu lasai Karreane Kultur Etxera edo deitu 943 16 03 38 telefonora.

 

Udalak Zaldibiako euskararen normalizazioan, guztiokin batera, urratsak ematera gonbidatzen zaitu. Animatu eta ikasi euskaraz!