Abenduaren 17an, asteazkenean, lehen sorospenetako ikastaro txiki bat emango dute Uxue Zumalde eta Irati Garmendia erizainek. 18:00etan izango da Karreaneko ganbaran eta bi orduko iraupena izango du. Izena kultur etxean eman behar da. Adi, plaza mugatuak dira eta.
Gehiago
Azaroaren 28an, Karreanen, Anabel Urkiola zoru pelbikoan espezializatutako fisioterapeuta eta Uxue Castellano emaginaren eskutik. Etapa honetan emakumeek izan ditzaketen alterazio fisiologikoak, emozioetan izan dezaketen eragina eta ongizaterako baliabide ezberdinak izango dira hizpide. Plaza mugatuak dira eta azaroaren 14ra arte eman daiteke izena, jarraian (30€).
Gehiago
Gaur, urriak 15, haurdunaldian, erditu ondorenean eta jaioberritan gertatzen diren heriotzek eragindako dolua ikusgai egiteko Mundu Eguna da. Jaiotza inguruko doluan garrantzitsua da bakarrik ez zaudela jakitea eta horretarako gizarte mailan aldaketa bat egitea beharrezkoa da, informazioa zabaltzea eta familiei baliabideak erraztu eta jarraipena egitea. Hori bistaraztera dator gaurko eguna, jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Eskola inguruko jolas eta atseden-guneak eraldatzeko bidean, beste esku-hartze bat jarri da martxan. Kanpo espazioko batzorde mistoan landuta eta diru-laguntzak eskuraturik, eskola eraikinaren eta kirol-zelaiaren arteko zirrindan abiatu dira lanak. Jarraian informazioa.
Gehiago
Igandean, urriak 15, haurdunaldian, erditu ondorenean eta jaioberritan gertatzen diren heriotzek eragindako dolua ikusgai egiteko Mundu Eguna ospatuko da. Jaiotza inguruko doluan garrantzitsua da bakarrik ez zaudela jakitea eta horretarako gizarte mailan aldaketa bat egitea beharrezkoa da, informazioa zabaltzea eta familiei baliabideak erraztu eta jarraipena egitea. Hori bistaraztera dator igandeko eguna, jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Aurtengo ikasturtean ere bada ariketa fisikoa egiteko aukerarik Zaldibian. Udalak edota eragileek antolatuta, ireki atea osasunari. Informazio osoa jarraian eta Karreane Kultur Etxean. Aukera gehiago ere aztertzen ari gara, eskertuko da herritarren ekarpenak helaraztea ere.
Gehiago
Hasi berri dugun maiatzeko hilabete honetan, herriko eragileek eta udalak antolatutako ekintza, hitzaldi eta ikastaro ugari izango dira. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
300 haurrentzako harrera-familien bila ari dira, ‘Uda bateko besarkada’ lelopean. Programan parte hartu nahi dutenek apirilaren 25era arte dute izena emateko epea.
Gehiago
Urtero bezala Zaldibiako Udalak eta UEMAk herritarrei dei egiten die gaur hasi den Errenta Aitorpen kanpainan euskararen aldeko hautua egiteko. Osakidetzan ere, osasun arretarako hizkuntza hautua egin daiteke. Euskaraz badakizu, hautatu euskara!
Gehiago
Euskal Herriko udalerriek zaintzaren inguruan azken urteotan aurrera ateratako egitasmoak ezagutu asmoz, uztailaren 15ean 17:00etan mahai-inguru bat antolatuko da Zaldibiako plazan, EHUko UIK edo udako ikastaroen egitarauaren baitan. “Zaintzen gaituzten herriak” izeneko ekitaldian Zaldibiako, Hernaniko, Usurbilgo eta Segurako ordezkariek hartuko dute parte.
Gehiago
Azken egunetan Covid-19 gaitzak Zaldibian izan duen zabalpena dela eta Zaldibiako Udalak urtarrilaren 5erako antolaturik zituen puzgarriak atzeratzea erabaki du.
Gehiago
Seigarren olatuaren eragina Zaldibira ere iritsi da. Neurri ezberdinak ditugu martxan koronabirus gaitzaren zabalpena ekiditeko eta gaitza hartu dutenak laguntzeko. Jarraian informazio osoa:
Gehiago
Zabaldu da izen ematea HIRUGARREN ADINEKO MANTENIMENDUA eta PILATES+ HIPOPRESIBOAK lantzeko ikastaroetarako. Urriaren 18 astelehena baino lehen eman behar da izena Karreane kultur etxean.
Gehiago
Hilaren hasieratik martxan den egitarauaren baitan, jarraian dituzu aste honetan izango ditugunak: konposta banaketa, Zaldibi plazara! hitzaldia eta Luze edo Motz ikuskizuna. Jarraian informazio osoa, baita izena emateko edo sarrerak lortzeko bidea ere.
Gehiago
Pasa den asteartean idatziz eskatu eta gaur ostirala, Euskal Jaurlaritzako Osasun Sailetik jaso dugun erantzuna etsigarria da. Herrian bizi dugun egoera gainditzeko, herritarrei elkar zaintzeko eta Osakidetzako profesionalekin elkarlanean jarraitzeko deia luzatzen diegu ez dago besterik.
Gehiago