Osasun egoera dela eta, PUZGARRIAK ATZERATU EGINGO DIRA

Azken egunetan Covid-19 gaitzak Zaldibian izan duen zabalpena dela eta Zaldibiako Udalak urtarrilaren 5erako antolaturik zituen puzgarriak atzeratzea erabaki du. 

Neguko agendako orain arteko ekintza guztiak burutu ahal izan dira eguraldi ona lagun. Puzgarrian kasuan esku artean ditugun datuen dimentsioa baloratuta ekimena atzeratzea erabaki dugu.

Covid-19ari buruzko informazioa Osasun Sailaren webgunean.

Inor atzean geratu ez dadin, ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU!

Zaldibiako Udalak argi ditu bere lehentasunak, HERRIA eta HERRITARRAK. Neurri ezberdinak martxan ditu koronabirus gaitzaren zabalpena ekiditeko eta gaitza hartu dutenak laguntzeko. Hala ere, hartutako neurri  guzti hauek eraginkorrak izan daitezen ezinbestekoa zaigu egungo herriko errealitatea zein den jakitea. Informazio gehiago HEMEN