Atzo bildu zen LABI batzordeak hartutako erabakien dekretua gaur goizean argitaratu da eta jarraian duzue neurri berriei buruzko informazioa.
Gehiago
Osasun sailaren ebazpenaren arabera, Zaldibiako ostalaritza ireki ahal izango da, bihar goizeko 9:00etatik aurrera eta gutxienez datorren astelehenera arte. Herriko inzidentzia-tasak altua izaten jarraitzen badu ere, Ordiziako Osasun Eremuko tasa jaitsi da eta horrek eragin du aldaketa.
Gehiago
Gaur, abenduaren 23 asteartea plazaratu dute EHAAan Eusko Jaurlaritzak eguberrietarako gogortu dituen neurrien bilduma.
Gehiago
Herriko ostalaritza itxita mantentzen den garai hauetan, herrian bertan kontsumitzeak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu Zaldibiako Udaletik. Gogoratu erosketa bonoak abenduaren 31 baino lehen erabili behar direla.
Gehiago
Igandean Zaldibiako Udal gobernuak mezua grabatu zuen azken urtearen balorazio aurrerapena eginez. Ez da urte xamurra izaten ari eta geratzen denak ere ez du lasaia izango denaren itsurarik. Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago
Gaur eguerdian, 2020ko abenduaren 14ean, plazaratu ditu Osasun Sailak koronabirusagatik kutsatutakoen azken emaitzak. Asteburuan Zaldibian 6 kutsatu berri jaso ditu txostenak. Datu hauetan oinarrituta Eusko Jaurlaritzak Zaldibiako ostalaritza ixteko agindua eman du, gaztelera hutsean, gutxienez ostegunean argitaratuko duten txosten berria atera arte.
Gehiago
Hemen duzue Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lehendakaritzatik oraintxe plazaratu duten dekretua. Hitzez hitz eta ogirinala erantsirik agiri moduan. Bertan jasotzen dira datozen eguneratako neurriak.
Gehiago
Esan beharrik ez dago, hemen da negua. Hainbat ekitaldi antolatu ditugu neguko solstizioaren ingurumari hauetarako. Jarraian dituzu ikuskizun eta egitasmoen inguruko azalpenak, egingo diren ekitaldiei buruzko informazioa eta bertaratzeko baldintzak. Gogoratu izen emate guztiak eta sarrerak abenduaren 14an hasi eta 23a baino lehen eskuratu beharko direla Karreane Kultur Etxean. Animatu eta parte hartu!
Gehiago
Eusko Jaurlaritzak indarrean diren araudiei buruzko galde-erantzunak biltzen dituen dokumentua eguneratzen jarraitzen du eta gaur atera da azken eguneraketa. Bertan, batez ere ostalaritzari buruzko argipenak dira aldatu direnak. Jarraian duzue osorik.
Gehiago
Zaldibiako Udalak argi ditu bere lehentasunak, HERRIA eta HERRITARRAK. Neurri ezberdinak martxan ditu koronabirus gaitzaren zabalpena ekiditeko eta gaitza hartu dutenak laguntzeko. Hala ere, hartutako neurri guzti hauek eraginkorrak izan daitezen ezinbestekoa zaigu egungo herriko errealitatea zein den jakitea.
Gehiago
Iñigo Urkullu lehendakariak atzo Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak aurreratu zituen. Gaur plazaratu dira aldizkari ofizialean. Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago
Eusko Jaurlaritzak azaroaren 2an eguneratu du, 2020ko urriaren 26an indarrean sartutako aginduen inguruko argipenerako OHIKO GALDE ERANTZUNen agiria. Hemen dituzue hitzez hitz, Jaurlaritzak plazaraturiko galderak eta erantzunak.
Gehiago
Udazkenean sartuta eta ikasturteko erabilerak nolabait zehaztuta, jarraian ageri den araudia onartu da bere erabilerarako. ASTE HONETAN BI EGUNETAN IREKIKO DA RESTI: GAUR, ASTEARTEA, ETA BIHAR ASTEAZKENA. Udalak erabileraren jarraipena egingo du bi egunetan. Erabiltzaileei laguntza eskatzen dizuegu araudia errespetatuz, eta gabezia edo ekarpenak izanez gero Kultur Etxean jakinaraziz.
Gehiago
Igande honetan, azaroak 1, erlijiko katolikoaren jarraitzaileek Santu Guztien eguna ospatuko dute, eta Zaldibiako Udalak zenbait gomendio eta jarraibide zehaztu ditu, hilerriko joan etorriak erraztu asmoz.
Gehiago
Hemen duzue 2020ko urriaren 28an Osasun Sailetik jaso dugun informazio guztia.
Gehiago