Adi Osasun Sailaren jarraibide berriei

Positibo kasu uholdearen aurrean, protokoloak aldatu ditu Osasun Sailak. Hala, Arrisku taldekoak diren pertsonei soilik egingo die Osakidetzak PCR proba eta jarraipena.

 

Aste honetan aldaketa ugari egin ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bere protokoloetan. Hemendik aurrera arrisku taldekoak diren pertsonei soilik egingo die Osakidetzak PCR proba eta jarraipena. 70 urtetik gorako pertsonak, defentsak baxu dituztenak, haurdun dauden emakumeak, txertorik jaso ez dutenak eta gaixotasun larriren bat dutenak sartzen dira arrisku talde horretan.

HEMEN kontsultatu ditzakezu Osasun Sailaren irizpide guztiak, kasuan kasu. 

Gogoratu, Udaletik martxan ditugula hondakinen bilketa, eta elikagaiak eta oinarrizko produktuak banatzeko zerbitzua isolamendua bete behar duten pertsonentzat. Zerbitzu hauek erabili ahal izateko Udaletxera deitu behar da (943 88 03 57).