Atzo, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epaileek baimena eman zioten Eusko Jaurlaritzari COVID ziurtagiria eremu itxietara zabaltzeko eta gaurtik indarrean den dekretuak zehaztu ditu eremu horiek. Jarraian ikusi ditzakezu:
Gaur argitaratu denez, honakoak dira lehendik zeuden eremuez gain, Covid Ziurtagiria eskatuko duten lekuak:
Azken 14 egunetan COVID-19ak Euskal Autonomia Erkidegoan izan dituen kasu positiboen intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 300 kasukoa edo gehiagokoa den artean, aurreko artikuluan aipatutako establezimendu, ekitaldi, jarduera eta lekuetara sartzeko eta bertan egoteko, ezinbestekoa izango da erabiltzaileak Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) erakustea, izan paperean zein euskarri digitalean. Betekizun hori ez da beharrezkoa izango 12 urtetik beherakoentzat ezta lokal hauetako langileentzat ere.
Inzidentzia-tasak astelehen eta ostegunetan argitaratzen dira, lotura honetan. Gogoratu udalaren web orri honetan ere, eskuinaldeko barran, Zaldibiako datu eguneratua kontsultatu dezakezula.
Lotura interesgarria: Covid-Ziurtagiria nola eskuratu