Osasun-larrialdiko egoera gaur aktibatu da berriro Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Covid-19aren pandemia dela eta. Abenduaren 3an bildu den LABI batzordearen bilerak, momentuz neurri bakarra hartu du: Covid ziurtagiria indarrean jartzea. Jarraian xehetasunak:
Larrialdi-egoera indarrean sartu ondoren, Eusko Jaurlaritzak ostalaritzako, merkataritzako eta kultur ekitaldietako ordutegiak eta edukierak mugatu ahal izango ditu. Tabernetako barran kontsumitzea galarazteko eta mahai bakoitzean gehienez bil daitezkeen pertsonen kopurua zehazteko aukera ere izango du.
Oinarrizko eskubideak, ordea, ezingo ditu murriztu. Hala, ezingo dute udalerririk itxi, ezta etxeratze agindurik ezarri ere.
LABI batzordearen bilera egin ondoren, covid ziurtagiriaren erabilera arautu dute eta momentuz, zehazki hiru kasutan erakutsi beharko da:
Ziurtagiria eskuratzeko jarraian informazioa: COVID ZIURTAGIRIA / Certificado Covid