Ostalaritzari eta edukierei eragingo diete gaurtik eta gutxienez urtarrilaren 28ra arte indarrean izango diren neurriek. Osakidetzak, era berean, probak egiteko eta jarraipenerako sortzen ari den ezintasunaren aurrean, protokolo berria jarri du. Jarraian informazio osoa:
Azken asteetan Covid ziurtagiriarekin hartu diren erabakiei, atzo LABI batzordeak hartutakoak gehituko zaizkio. Dekretu osoa atxikitu badugu ere, jarraian neurri nabarmenenak:
ORDUTEGIAK:
- Ostalaritzak eta jarduera komertzialek, sozialek eta kulturalek 01:00etan itxi egin beharko dituzte ateak.
-Lurralde barneko garraio publikoek gehienez 02:00etan egin behar dute azken irteera.
EDUKIERAK:
- % 60koa izan beharko da establezimendu eta lokal guztietan.
- Ekitaldi sozialetan, kulturaletan eta kirolean: gehienez 600 pertsona barrualdeetan eta 800 kanpoaldeetan.
- 1.600 eta 5.000 pertsona arteko edukiera duten espazioetan: 800 gehienez barrualdeetan eta 1.200 kanpoaldeetan.
- 5.000 pertsonako baino gehiagoko edukiera duten espazioetan: % 50eko edukiera, Espainiar Estatuan beste muga batzuk ezartzen ez dituzten bitartean.
OSTALARITZA, ELKARTE GASTRONOMIKOAK, LONJAK, TXOKOAK ETA DANTZALEKUAK
- Debekatuta egongo da zutik kontsumitzea eta mahai bakoitzean 10 pertsona gehienez, bai barruan bai terrazetan.
- Urtarrilaren 1ean eta 6an, establezimenduek ezingo dute ireki 08:00ak baino lehen. Salbuespenak: gasolindegiak, zerbitzuguneak, farmaziak eta hoteletako gosari zerbitzuak.
- Mahaien arteko distantzia 1,5 metrokoa izango da, soziedadeetan barne.
KIROLA:
- Barrualdeetan, taldeak 10 pertsonakoak izango dira gehienez.
- Aldageletan, edukiera % 50ekoa izango da.
GOMENDIOAK:
Abenduaren 31ko eta urtarrilaren 1eko, 5eko eta 6ko jaietarako, familia barruko topaketak gehienez 10 pertsonakoak izatea, bi etxetakoak gehienez.
Kasuen gorakada eta kopuru handiak ikusita eta Omikron agertzen ari den ezaugarriak kontuan hartuz, OSASUN SAILAK PROTOKOLO BERRIA jarri du martxan.
Arrisku taldeei egingo zaie jarraipena (adinekoak, haurdunak, immunodeprimituak eta txertoa hartu ez dutenak), eta gainontzekoek www.euskadi.eus helbidean agertzen den inprimakia betez jardungo dute. Osasun Sailburuak prentsaurrean azaldu duenez, laneko bajak kudeatzeko atal bat jarriko da martxan, kasu positiboek berrogeialdia egin behar dutenerako. Baja izapidetu ahal izateko, ezinbestekoa izango da Osakidetzaren diagnostiko zuzena, hau da, farmazien testek ez dute balioko, adibidez.