EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du COVID ziurtagiriaren erabilera bi astez luzatzeko eta jarduera gehiagotara zabaltzeko Eusko Jaurlaritzak egindako eskaria. Beraz, bi eremutan soilik jarraitzen du indarrean ziurtagiriak: gaueko aisialdian eta 50 lagunetik gorako jatetxeetan.
Auzitegiek ez dute baimendu tabernetan, kultur jardueretan, ospitaleetan, kartzeletan eta egoitzetan COVID ziurtagiria otsailaren 13ra arte eskatzen jarraitzea, ez eta neurri hori esparru gehiagotara zabaltzea ere. Hau zen Eusko Jaurlaritzaren asmoa, baina bertan behera geratu da. Hala, momentuz, gaueko aisialdiko zenbait establezimendutan eta 50 mahaikide baino gehiago dituzten jatetxeetan baino ez da derrigorrezkoa izango ziurtagiria eskatzea.
Gainontzean, hemen kontsulta ditzakezu indarrean diren neurriak.