Ertzetik Erdira proiektuaren baitan, laugarren eta azken egonaldia egin berri dute Innsbruckeko arkitektura fakultateko ikasle eta irakasleek. Kurtso osoan zehar landutako diseinua plazaratu zuten alamartxo egunean herritar ugariren aurrean eta diseinuak ikusgai daude herriko plazan eta udaletxean.
Gehiago
Jarraian dituzue alamartxo eguneko antolaketari begirako oharrak: mahai-aulkien erreserbak eta banaketa, egitarauko ekintzak eta trafiko oharra.
Gehiago
Ostiralean arratsaldeko 18:30ean, Zaldibiako areto eta baliabideen kudeaketarako sortu den ataria aurkeztuko da udaletxeko pleno Aretoan. Atari berri honen bidez, ordenagailutik nahiz mugikorretik erreserbatu ahalko dira herrian ditugun areto eta baliabideak. Aurkezpenaren iraupena 30 minutu ingurukoa izango da eta herritar eta herriko eragileetako ordezkariei bertaratzeko gonbitea egiten dizuegu.
Gehiago
Herriko eragileek eta udalak antolatutako ekintza, hitzaldi eta ikastaro ugari izango dira ekainean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Igande honetan, maiatzak 21, ospatzen da Kultur Aniztasunaren Mundu Eguna. Gure herrian elkarbizitzen eta nahasten diren kultura ezberdinetako herritarrek Zaldibiari ematen dioten aberastasunaren garrantzia azpimarratzeko eguna, beraz. Jatorri ezberdinak ditugu zaldibitarrok, aniztasuna gure kultura eta herri nortasunaren bidaide dugu.
Gehiago
Maiatzak 17an ospatzen den LGTBI+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko eguna ekarri nahi dugu gogora. Erantzukizun indibiduala hartzen ez dugun bitartean, LGTBI+ FOBIAk gure eguneroko bizitzan praktika sozial normalizatua izaten jarraituko du. Zaldibia herri bizigarria izatea nahi dugu, non bakoitzak bere sexualitatea askatasunez bizi ahal izango duen.
Gehiago
Hasi berri dugun maiatzeko hilabete honetan, herriko eragileek eta udalak antolatutako ekintza, hitzaldi eta ikastaro ugari izango dira. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
2023ko martxoaren 30etik apirilaren 5 arte IRITZI BILKETA ARIKETA FORMALA antolatu zuen Zaldibiako Udalak. ZALDIBITAR BAT, IRITZI BAT irizpidea jarraituz, herrian erroldatuta egon eta 16 urte edo gehiago dituztenek izan dute iritzia emateko aukera. Hemen duzue bertan jasotako emaitzen txostena.
Gehiago
Urtero bezala Zaldibiako Udalak eta UEMAk herritarrei dei egiten die gaur hasi den Errenta Aitorpen kanpainan euskararen aldeko hautua egiteko. Osakidetzan ere, osasun arretarako hizkuntza hautua egin daiteke. Euskaraz badakizu, hautatu euskara!
Gehiago
Zaldibiako Udalak 2019-2023 legealdiko laburpen-bilduma jasotzen duen liburuxka osatu du.. Azken lau urtetan udalgiltzaren begiradatik jasotakoa bildu nahi izan dugu. Batez ere, egin dena eta egiten ari garena jaso da, baina aurrera begira gizarte, herri eta udal bezala datozkigun erronkei ere aipamena egin zaie liburuxkan. Hemen duzue bildumaren bertsio digitala eta gaztelerazko itzulpena.
Gehiago
Zaldibiako Udala 2019-2023 legealdiko laburpen-bilduma jasotzen duen liburuxka banatzen hasi da etxez etxe. Azken lau urtetan udalgintzaren begiradatik jasotakoa bildu nahi izan dugu. Batez ere, egin dena eta egiten ari garena jaso da, baina aurrera begira gizarte, herri eta udal bezala datozkigun erronkei ere aipamena egin zaie liburuxkan. Aste honetan etxe guztietara iritsi asmo dugu.
Gehiago
2022ko abenduaren 27ko osoko bilkuran hasierako onarpena eman zitzaion Zaldibiako Bide Publikoen inbentarioari. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialetan argitaratu da iragarkia eta apirilaren 4ra arteko epea dago inbentarioaren kontsultarako, baita zalantza eta alegazioak aurkezteko ere. Udaletxeko harrera nagusian eta jarraian aurkituko duzun loturan dago eskuragai dokumentazio osoa. Teknikariekin aurrez aurreko hitzordua izateko txanda ere hartu daiteke Udalean. Hemen informazio osoa.
Gehiago
Abenduaren 19an Herri Batzarrean azaldu eta abenduaren 27an osoko bilkuran behin-behinean onartu ondoren, jendaurreko epea pasata indarrean sartuko dira 2023ko aurrekontuak. Jarraian ikusgai dituzu ezaugarri orokorrak eta sarrera eta gastuen diru-partidak lerroz lerro.
Gehiago
Abenduaren 27arekin ospatu zen abenduko ez-ohiko osoko bilkura. Landutako gaien artean zeuden langileen ordainsari-igoera, 2023ko aurrekontuak, herri bideen inbentarioaren hasierako onarpena eta 2023 egutegi fiskala eta udal egutegia. Informazio osoa jarraian.
Gehiago
Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Zaldibiako Udalak ondorengo adierazpenak plazaratu ditu. Arratsaldeko 20:00etan Mugimendu Feministak deitutako elkarretaratzea egingo da plazan eta bertara batu da Udala ere. Herritarrei parte hartzeko deia egin die.
Gehiago