2024ko egutegirako argazkien eskaera

Zaldibiako Udalak urtero argitaratzen du etxez etxe banatzen duen egutegia. Aurten ere, helburu horrekin, herriarekin zerikusia duten argazkiak bildu nahi ditu. Beraz, argazkiren bat izan eta egutegian argitaratzea nahi bazenute, kultur etxera eraman edo emailez bidali kulturetxea@zaldibia.eus helbidera azaroaren 17a, ostirala, baino lehen.

 

Bildutako guztien artean hilabete bakoitzerako argazki bana aukeratuko da. Informazio gehiago behar baduzue, deitu 943160338 edo 676531079 zenbakira.

Gogoratu argazkiak ahalik eta bereizmen handienarekin bidaltzea.