Osasun Sailak jarraibide berriak ditu

Omikron aldaeraren zabalpen azkarrak eta Osakidetzak behar adina bitarteko ez izateak, besteak beste, Osakidetzako Lehen Arreta mugaraino eraman dute. Osasun Sailak jarraibide berriak jarri ditu, herritarrei "auto-zaintza" eskatuz. Hala, hemendik aurrera "Osakidetzak ez die jarraipenik egingo covid-19an positibo eman duten pertsonei, ez badira kolektibo zaurgarrietakoak edo txertatu gabeko pertsonak".

Aldaketa hauen aurrean herritar askok agertu dizkigute galdera eta zalantzak. Horregatik, atal honetan Osasun Sailaren jarraibideak jaso ditugu:

Informazio guztia Osasun Sailaren webgunean.

 

Inor atzean geratu ez dadin, ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU!

Zaldibiako Udalak argi ditu bere lehentasunak, HERRIA eta HERRITARRAK. Neurri ezberdinak martxan ditu koronabirus gaitzaren zabalpena ekiditeko eta gaitza hartu dutenak laguntzeko. Hala ere, hartutako neurri  guzti hauek eraginkorrak izan daitezen ezinbestekoa zaigu egungo herriko errealitatea zein den jakitea. Informazio gehiago HEMEN