Seigarren olatuaren eragina Zaldibira ere iritsi da. Neurri ezberdinak ditugu martxan koronabirus gaitzaren zabalpena ekiditeko eta gaitza hartu dutenak laguntzeko. Jarraian informazio osoa:
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren protokoloak dio, Covid-19 gaitza hartu duten haurren gurasoek eskolan jakinarazi behar dutela. POSITIBO EMAN DUEN HERRITARRARI, ZALDIBIAKO UDALEAN JAKINARAZTEA ESKATZEN DIOGU. Batetik gaitzaren zabalpena eragozteko ahalik eta neurri egokienak, azkar hartzeko eta bestetik, gaixotu den herritarraren beharrei erantzuteko.
COVID-19an POSITIBO EMAN BADUZU
DEITU UDALERA 943 880 357
LEHENGAI eta PREMIAZKO DIREN PRODUKTUAK ETXERAINO.
Koronabirus gaitza hartu duen herritar orok edo arrisku taldean dagoen edonork eskatu dezake. Janaria, farmaziako osasun botikak, higienerako produktuak, ...Inori ez falta izatea da helburua.
NOLA FUNTZIONATZEN DU:
KUTSATUTAKO HONDAKINAK ETXEKO ATEAN JASOKO DITUGU
Koronabirusa hartu duen herritar ororen hondakinak modu berezitu batean tratatzea beharrezkoa da. Horregatik dagokion segurtasun eta higiene neurriak bermatuz jaso eta kudeatzen dituzte herritar gaixoen hondakinak udal langileek.
NOLA FUNTZIONATZEN DU:
OSAKIDETZAREN PROTOKOLOAK ETA AZALPENAK: Positibo eman baduzu, edo positibo eman duen norbaitekin egon bazara, edo sintomak badituzu...Nola jokatu kasu bakoitzean? SAKATU HEMEN