Txakur eta jabeentzako formakuntza

Irailean eta urrian, Kanguneko kideen eskutik, 8 saioz osatutako ikastaro trinkoa eskainiko da Zaldibian, asteazken arratsaldeetan. Jarraian informazio osoa eta izen emateko aukera. 

 

Herri eta hiri askotan haur baino txakur gehiago dago. Egoera honek, hainbat arazo edo gaizki-ulertu sortu izan ditu herritarren artean. Kezka horretatik abiatuta, herriko hainbat txakur jabek formakuntza saio batzuk Zaldibin egitea proposatu zioten Udalari. Honi erantzunez eta Beasaingo Kangune etxearen eskutik, txakurren, jabeen eta herritar guztien arteko elkarbizitza hobetzeko asmoz, iraila eta urrian egingo dira saio hauek. 

 

EGUNAK: irailak 6, 13, 20, 27 eta urriak 4, 11, 18 eta 25 (8 saioko ikastaroa, guztiak asteazkenak)

ORDUA ETA SAIOEN IRAUPENA: taldea osatzean kideen artean adostuko da eta saioen iraupena ordubete ingurukoa

ELKARGUNEA: plazan

PREZIOA: 30€ ikastaro osoa 

IKASTAROARI BURUZKO INFORMAZIO OSOA: HEMEN