HELBURUAK:
Proiektuaren helburu nagusia Zaldibiko txakurren, euren jabeen eta gainontzeko herritarren arteko elkar-ulertze eta elkarbizitza egoki bat lortzea da. Honek, helburu zehatz batzuetara eramango gaitu:
METODOLOGIA:
Txakurrekin eta beraien jabeekin ekintza zuzenak. Sozializazio paseoak eman taldeetan, herrian dauden txakur guneak erabiliz, eta herrian barrena non eta nola ibil daitezkeen aholkatuz eta behar bada, erakutsiz. Horrez gain, oinarrizko heziketarako klaseak proposatzen dira, txakurra gizarteratzeko garaian oinarrizko irizpide batzuk ezarriz.
EDUKIAK:
Txakurren oinarrizko heziketari dagokionez, jakinmina dutenei eskainia dago ikastaroa. Kale heziketa (obediencia urbana) izango da gai nagusia, beti ere txakur gizarteratuak eta orekatuak lortzea baita proiektu honen xedea.
Formakuntza zikloan 8 saio izango dira. Taldean egingo dira klaseak, astean behin, eta gehienez 8 bikote (jabea eta txakurra) elkartuko dira.
IZEN EMATEA: Udaletxean (astelehenetik ostiralera, 8:30etik 15:30era) edo web gunearen bitartez HEMEN.