Zaldibian eta zaldibiarrek euskararen bueltan bizi dugun egoerari buruz hausnartzeko, kezkak eta aukerak konpartitzkeo eta elkarlanean hainbat ekimen antolatzeko. Gaian interesa duten eragile edota herritar norbanakoiei Karreane Kultur Etxeko ganbarara bertaratzeko deia egin zaie asteazken arratsalde honetarako.
EGUNA: azaroak 13, ASTEAZKENA
ORDUA: 18:00etan
LEKUA: Karreaneko Ganbaran
Datorren asteazkenean, Zaldibiako Euskara Mahaia sortzeko lehen bilera egingo da Karreane Kultur Etxeko ganbaran, 18:00etan hasita. Udaleko Euskara arloak herriko euskaltzaleak deitu ditu bilkurara, eta helburua izango da bilgune horretatik euskararen gaia jorratzeko foro/talde/gune bat sortzea, gaiaz hausnartu eta euskara indartzeko hainbat ekimen antolatzeko. Hortaz, euskararen alde herrian lan egiteko borondatea duten herritarrak bileran parte hartzera gonbidatzen ditugu.