Zaldibiako bide publikoen inbentarioaren hasierako onarpena

Abenduaren 27ko osoko bilkuran hasierako onarpena eman zitzaion Zaldibiako Bide Publikoen inbentarioari. Datozen egunetan Aldizkari Ofizialetan argitaratzen denetik 2 hilabeteko epea irekiko da inbentarioaren kontsultarako, baita zalantza eta alegazioak aurkezteko ere. Udaletxeko harrera nagusian eta jarraian aurkituko duzun loturan dago eskuragai dokumentazio osoa. 

 

2022ko ekainean aurkeztu zuen Zaldibiako Udalak bide publikoen inbentarioa egiteko prozesua jendaurrean, Sendo ingeniaritza taldearen eskutik.

Ordutik hona egindako ikerketa teknikoaren ondoren eta emaitza Ingurumen, Lehen Sektore eta Landa Garapen lan-arloan aurkeztu eta gero, inbentarioari hasierako onarpena eman zion udalbatzak 2022ko abenduaren 27an burututako Zaldibiako Udaleko osoko bilkuran. 

 

HURRENGO URRATSAK:

  • Iragarpena eta kontsulta aldia: Gipuzkoako Agiri Ofizialean (GAO) eta Espainiar Estatuko Boletinean (BOE) iragarkia argitaratu ondoren, 2 hilabeteko epea zabalduko da dokumentazioa ikusi eta alegazio edo kontsulta forman inbentarioarekiko egon litezkeen ez adostasun, galdera, zuzenketa edota ekarpenak egiteko.
  • Kontsultarako lekua: dokumentazio osoa Udaleko Harreran kontsulta dezakezu eta baita jarraian sakatuta ere:

BIDE PUBLIKOEN INBENTARIOA: HASIERAKO ONARPENA