Zaldibiarrek Lazkaoko Beneditarren artxiboa ezagutzeko aukera izango dute urriaren 31n eta azaroaren 15ean, iluntzeko 18:30etik 20:00etara. Horretarako izena eman behar da aurrez 943 888781 zenbakira deituta edo lbf@lbf.eus helbidera idatzita. Adi, plazak mugatuak dira eta.
Lazkaoko Beneditarren Fundazioa 2011ko udaberrian sortu zen, Lazkaoko Beneditarren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lazkaoko Udalaren eskutik.
Juan Jose Agirre monje beneditarrak zuzentzen du fundazioa, eta bi helburu nagusi ditu: azken lau hamarkadetan Agirrek euskal gaien inguruan bildutako funts dokumentalak jasotzea eta horien ardura bere gain hartzea, eta Agirrek hasitako lanari segida ematea, funts berriak jasotzen jarraituz eta horiek denak gizartearen esku jarriz.
Aukera paregabea, beraz, bisita hauek medio hain gertu dugun altxor hori ezagutzeko.