Datorren asteartean amaituko da Bide Publikoen inbentarioari alegazioak jartzeko epea

Asteartean, apirilak 4, amaituko da Zaldibiako Bide Publikoen inbentarioaren hasierako dokumentuari alegazioak jartzeko 2 hilabeteko epea. Udaleko harreran edo egoitza elektronikoan aurkeztu behar dira alegazioak eta laguntza behar duenak bertan hartu behar du hitzordua idazkariarekin biltzeko. 

 

Alegazio eta kontsulta aldia amaieran da. Hemen duzu Bide Publikoen Inbentarioaren hasierako dokumentua. 

ALEGAZIOAK JARTZEKO:

  • Epea: apirilak 4, asteartea.
  • Lekua: Udaleko harreran erregistratuta edota egoitza elektronikoan. 
  • Laguntza behar baduzu: eskatu hitzordua udaleko harreran (943 88 03 57) eta idazkariarekin zita bat lotuko dizugu. 

 

Eta alegazio-kontsulta aldiaren ondoren, zer?

Memorian jasotzen den bezala, honako urratsak jarraituko dira kontsulta aldia amaitu ondoren:

  • Alegazio eta kontsulta guztiak analizatu eta erantzungo dira, inbentarioan sartzeko bide bakoitzaren motiboa arrazoituz. Hitz egiteko prest dauden guztiekin eztabaida sortzen den kasuetan bat etortzean saiatuko gara lehenengo fase honetan. Jakina, azken erabakiaren zentzua Udal korporazioak ebatziko du, adituen aholku eta dokumentua izango dituelarik.
  • Helegiteak ebatzi eta komunikatutakoan dokumentuaren Behin - betiko onarpenari ekingo zaio. Udalbatzaren aurrean, udal idazkariak sinatutako aktarekin Udalaren Ondasun Publikoaren Inbentarioan sartuko dira prozesuan ebatzitako bideak.
  • Erabaki honen aurrean desadostasuna duten herritarrak “Contencioso-Administrativo” delako errekurtsoa baliatzeko aukera izango du.