Zahartzaro osasuntsu baterako, Lagunartean egunON

GoiOsasunLabek bideratuta, azken hilabeteetan hainbat zaldibitarrek zahartzaro osasuntsu baterako programan parte hartu dute. Programa honen baitan burututako ibilbidearen berri emateko eta azaroan Zaldibiako Udalak abian jarri behar duen Lagunartean egunON proiektuaren aurkezpena egiteko auzkezpena burutuko da uztailaren 28 asteazkena 17:00etan udaletxeko areto nagusian.
Gehiago

Imserso oporren programan izen ematea zabalik

2021eko uztailaren 1etik 2021eko uztailaren 30era arte (bi egunak barne), 2021-2022 denboraldirako eskabide berriak aurkezteko epea egongo da zabalik.

Eskabideak  aurkezteko, honako bitarteko hauek daude: Udaleko gizarte zerbitzuen bidez, telematikoki edo Imsersoren webgunetik formularioa deskargatu eta posta bidez. Hemen duzue informazio zabalagoa.
Gehiago

Gehiengoaren konpromisoa eta gutxi batzuen utzikeria

Asteburuan 50 herritar inguru bildu ziren erreka inguruak eta herri gunean garbiketa lanetarako. Igandetik aurrera berriro ere herritar gutxi batzuen utzikeria agertzen da ohiko lekuetan. Gutxi batzuen utzikeriak, gehiengo batek hondakinak ondo bereizteko hartutako konpromisoa zapuztu ez dezan Zaldibiako Udalak jarraipen zorrotza egingo die hondakinak kuboetatik eta dagokien lekutik kanpo uzten dituztenei.
Gehiago

Bolumen handiko traste zaharren bilketa

Ekainak 21 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago

Ingurumen, Lehen Sektore eta Landa Garapeneko lan-arlo deialdia

Datorren ostegunean, maiatzak 27, iluntzeko 19:30ean izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Karreane Kultur Etxean izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak. 
Gehiago

Zaldibian, Udaberria loretan: aste honetako ekintza sorta

Hilaren hasieratik martxan den egitarauaren baitan, jarraian dituzu aste honetan izango ditugunak: konposta banaketa, Zaldibi plazara! hitzaldia  eta Luze edo Motz ikuskizuna. Jarraian informazio osoa, baita izena emateko edo sarrerak lortzeko bidea ere. 
Gehiago

Hitzaldi zikloa: ZALDIBI, PLAZARA! – Herriko plaza, egindako bidea eta datorrena

Maiatzak 19, asteazkena, 18:30ean Zaldibiako herri antzokian izango den hitzaldirako izen ematea zabalik dago. Hiritik At-ekoen eskutik iaz burutu zen prozesuaren ondorioak plazaratzeaz gainera, plazan aurten aurreikusten diren lanak eta espazio publikoaren burujabetzaren baitan aurrera begirako asmoak izango dira hizpide saio honetan. 
Gehiago

Hitzaldi zikloa: EUKALIPTUA GURE INGURUNEAN

Maiatzak 12, asteazkena, 18:30etan Zaldibiako herri antzokian izango den hitzaldirako izen ematea zabalik dago. Arturo Elosegi katedraduna izango dugu Zaldibian Eukaliptuari eta bere eraginei buruzko ikerketaren ondorioak azaltzen, baita bertaratuen zalantzak argitzen ere.
Gehiago

Kalitatezko konposta, organikoaren zikloaren itxiera

Maiatzaren 18, asteartea arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara Zaldibiako Plazan konposta bakatuko da 4-5kgko poltsa itxietan. Zaldibiko kasuan poltsa konpostagarriak eskuratzeko erabiltzen den txartela ekartzea nahikoa izango da.
Gehiago