Hondakinik onena, sortzen ez dena!

Hainbat urte igaro dira Zaldibian hondakinen atez ateko gaikako bilketa abian jarri genuenetik. Geroztik denok ikasi dugu birziklatzen eta hondakinak sortzea baino “erosoagoa” dela ez sortzea bera.

Bada zer hobetu hondakinen kudeaketan ere eta asmo horretan hainbat ohar luzatu nahi dizkizuegu hobetu asmoz.

Ohiko legez bada zer hobetu hondakinen kudeaketan ere eta asmo horretan hainbat ohar luzatu nahi dizkizuegu hobetu asmoz.

  1. HONDAKINAK BETI DAGOKION KUBOAN ATERA behar dira. Posible da dagokion kuboaren gainean poltsa bat ateratzea pardelen kasuan.
  2. KUBOAK ONDO ITXITA ETA ZINTZILIK ateratzea garrantzitsua da. Badira kasu batzuk lurrean utzi behar direnak, ahalik eta txukunen uztea komeni da.
  3. HONDAKINEN KUBOAK ATERA ETA JASO egin behar dira. Ahal dela ez dira ezinbestekoa ez den denbora baino gehiago kalean utzi behar.
  4. HAUTSITAKO KUBOAK ORDEZKATU behar dira. Horretarako hautsitako kuboa udalera ekarri eta berria jaso ahalko duzu dohain.
  5. KALEKO EDUKIONTZIETAN ezin dira etxeko hondakinak bota.
  6. BOLUMEN HANDIKO TRASTE ZAHARRAK, hilabeteko 1. Eta 3. ASTELEHENETAN atera behar dira 21:00etatik aurrera. Zalantzarik izanez gero kontsultatu www.zaldibia.eus webgunea.
  7. Garrantzitsua da hondakinen kudeaketan edozein gora behera izanez gero Zaldibiako Udaletxean jakinaraztea. 943 880 357

Beste hainbat hobekuntza egin asmo ditugula aurreratzen dizuegu:

  1. SORTZE BIDEZKO TARIFAn beste urrats batzuk eman asmo ditugu. Sasietari eskatu diogu, herritar bakoitzak sortzen duenaren araberako ordainketa egin dezan beharrezko bitartekoak jartzea.  Bakoitzak sortzen duenaren arabera ordaintzea da helburua.
  2. KUBO BAKOITZARENTZAT ZINTZILIKARIO BAT, hainbat eremutan ingurua txukun mantentzeko etxebizitza bakoitzari zintzilikario bat izendatuko zaio bere hondakinak uzteko. Bide batez KUBOEI ERE ZENBAKI BERRIAK jarriko zaizkie zintzilikarioaren arabera. Honek ez du esan nahi gune guztietan zintzilikarioak jarriko direnik.

Azpi aldean dituzue atez ateko hondakin bilketaren inguruko xehetasun guztiak, baita Zaldibian present ditugun hizkuntza gehienetara itzulpenak ere.

Euskaraz

Euskaraz

Euskaraz

Euskaraz

Euskaraz

Euskaraz