Irailarekin hasiko dira udal eraikin zaharrak utzitako orubea berriz urbanizatzeko lanak. Egungo udal eraikinaren aurre aldetik hasiko dira eta atze aldean amaituko dira lanak.
Beheko irudietan ikusi ahalko duzue zen eremutan eta ze fasetan antolatuko den lana.
Lurzoru berrian erabiliko den materialari dagokionez, Ecogranic deituriko hormigoizko losak deskontaminagarriak jarriko dira Tuteran kokaturiko lantegi batean eginak.
Behin Udal eraikinaren inguruak txukunduta, Zaldibiako plazaren diseinuan aurrera ekiteko unea iritsiko da. Pasa den urtean burututako Zaldibia Plazara! prozesuak emandakoa berreskuratu eta bertan zehazturiko elementuak etorkizuneko plaza nolakoa izango den definitzeko erabiltzeko unea hain zuzen.