Maiatzak 19, asteazkena, 18:30ean Zaldibiako herri antzokian izango den hitzaldirako izen ematea zabalik dago. Hiritik At-ekoen eskutik iaz burutu zen prozesuaren ondorioak plazaratzeaz gainera, plazan aurten aurreikusten diren lanak eta espazio publikoaren burujabetzaren baitan aurrera begirako asmoak izango dira hizpide saio honetan.
Udaberrian, eraiki herria leloa duen zikloan honako hitzaldiak izango dira, eta bertan duzu interesatzen zaizkizun hitzaldietan izena emateko aukera. Kultur Etxera deituta ere egin dezakezu. Antzokiko aforoa mugatua da eta hitzaldiak telematikoki jarraitzeko aukera ere izango da.
UDABERRIAN, ERAIKI HERRIA - Hitzaldi zikloa
NOIZ: Maiatzeko asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara
NON: Zaldibian, Herri Antzokian
Izarkom Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboaren aurkezpena eta Euskal Herriak telekomunikazioaren alorrean dituen erronkei buruz hitz egin eta galdetuko diogu Iker Garaialde IZARKOM Euskal Herriko telekomunikazio Operadore kooperatiboko Zuzendariari.
Eusko Jaurlaritzak eskatuta, Eukalipto landaketen ingurumen ondorioak EAEn eta inguruetan txostena idatzi zuten Arturo Elosegi, Aitor Larrañaga, Juan Arizaga eta Carlos Cabido adituek. Lauetan lehena, Arturo Elosegi katedraduna, izango dugu Zaldibian ikerketaren ondorioak azaltzen, baita bertaratuen zalantzak argitzen ere.
Iaz pandemiaren agerpenak plazari buruzko partaidetza prozesuaren amaiera baldintzatu zuen, jasotako iritzien itzulera saioa egin gabe. Hala, gaia berreskuratu eta Hiritik At-ekoen eskutik orduan zintzilik geratu zen hori plazaratzeaz gainera, plazan aurten aurreikusten diren lanak, Ondare Sailak frontoiko estalpeari buruz Udalari emandako erantzuna eta espazio publikoaren burujabetzaren baitan aurrera begirako asmoak izango dira hizpide saio honetan.
Goiener Kooperatibako Alazne Arruti izango dugu gurekin, energia burujabetzaz, beraien kooperatibaz eta Zaldibiako Udalarekin batera aurten Lardizabal Herri Eskolako teilatuan jarriko den auto-hornikuntza instalakuntzaz azalpenak ematen.
Hitzaldiak TELEMATIKOKI jarraitzea aukeratzen duzuenontzat hemen oharrak:
- Telematikoki parte hartzeko ez dago izena eman beharrik
- Hitzaldia jarraitzeko ondorengo pausoak jarraitu behar dituzue: