Ertzetik Erdira: espazio sorkuntza auzolanez

Otsailaren 17 eta 19an hasiera emango zaio egunero bizi dugun espazio eta ingurua zentzumen berrien bitartez irakurri, ulertu, sentitu eta ikasteko hitzaldi eta tailer egitarauari. Uztailera bitarte hilero gai ezberdinak izango ditugu hizpide, adituen eta arituen laguntzaz, jakintza kolektiboa eraikiz. Lehen gaia: zaintza, nolako itxura dute zaintzan oinarrituriko herri eta auzoek? Jarraitu irakurtzen. 

Plazaren eraberritzean pausu berriak emateari ekingo diogu datorren astean. 2020an egindako Zaldibi plazara! prozesuko ondorioetatik abiatuz eta partaidetza modu berritzailean garatuz ekingo diogu erronkari.

Otsailetik uztailera bitarte, herritarren, eragileen, erakundeen eta adituen arteko ezagutza partekatuz, hilero gai eta begirada bat izango dugu oinarri: inguruko esperientziak, norberarenak, adituen eta arituen jakintzak, jakintza kolektiboa.

Eta udazkenean, jakintza horren guztiaren jabe garela, plazako espazioen diseinuari heltzeko garaia izango da. 

 

HITZALDI ETA TAILER PROGRAMA:

Otsaila 17&19 : "Espazioa eta Zaintza" - Zer da herri zaintzaile bat?

Martxoa: "Hirigintza Feminista" - Nolakoa da genero ikuspegitik sorturiko espazioa?

Apirila: "Herri Hezitzailea" - Nola hezitzen gaitu gure inguruak?

Maiatza: "Osasun amankomuna" - Nola lortu dezakegu osasunean oinarrituriko herri bat?

Ekaina: “Espazio Burujabeak" - Ze hirigintzak lortu ditzake burujabetzaren helburuak?

Uztailaren 9tik 15era: "Udako Ikastaroak" jardunaldi berezia hitzaldi eta tailer egitarauari bukaera indartsua emateko.                      

 

Unibertsitateak, Udalbiltza, Zaldibiako Udala eta herritarrak ditugu proiektu honen laguntzaile, baita bidean elkartuko diren eragile eta erakunde gehiago ere.

 

Denok dugu zer eman eta zer jaso. Eta erronka bat: ertzean direnak erdira ekartzea. Zatoz, ederra izango da bidea!