Ba al dago besarkatzen gaituen kalerik? eta goxotasuna ematen duen plazarik? Nolako itxura dute zaintzan oinarrituriko herri eta auzoek?
Zaintzaren inguruko hitzaldi eta tailer honetan, zaintzaren politikaz, ekonomiaz eta gehien bat arkitekturaz eta espazioetaz arituko gara. Zer dira herri zaintzaileak? Nolako politikak sustatzen dituzte? Zeintzuk dira lehentasunak? Nolako itxura dute eta zein ereduren arabera diseinatzen dira zaintzan oinarrituriko herri eta auzoak?
HITZALDIA: otsailaren 17a, OSTEGUNA 19:00etan Udaletxeko Herri Aretoan
Hizlaria: Irati Mogollon García euskal soziologoa.
TAILERRA: otsailaren 19a, LARUNBATA, 10:00etan Udaletxeko Herri Aretoan
Ez dago aurrez izena eman beharrik eta publiko irekiari zuzenduta daude, beraz herritar guztiak daude gonbidatuta.