Sarraila elektronikoekin, aukera berriak irekitzera goaz
Beste hainbat herrietan bezala, Zaldibiako Udala aspaldi hasi zen sarraila elektronikoak jartzen udal eraikinetan. Bitarteko honen inguruko zalantza ezberdinak argitzera gatoz.
ZEIN ONURA DITUZTE SARRAILA ELEKTRONIKOEK
- Giltza pertsonalak dira, bakoitzaren beharretara egokitu daitezkeenak. Beharrak aldatutako eran sarbide aukerak eta moduak ere aldatzen dira giltza aldatu gabe.
- Behar adina giltza sortu ditzakegu eta bat galduko balitz ez dago sarraila eta giltza denak aldatu beharrik.
- Zerbitzu puntualetarako bezala balio lezake egunerokorako. Kimuene, Karreane nahiz Udaleko aretoak, aldagelak, biltegia, gimnasioa, antzokia…
- Frontoiko argiak pizteko ere balio du.
- Sarraila elektronikoa erabiltzean erregistraturik geratzen da noiz eta nork egin duen sarrera. Erabilera ez egokien aurrean neurriak hartzeko balio lezake.
ZEIN DESABANTAILA DITUZTE
- Gutxienez hilabetean behin eta/edo erabiltzaileari egindako aldaketa bakoitzaren ondoren eguneratu egin behar da. (Udaletxe atarian edo Kimueneko sarreran dauden kanpoko irakurgailutik pasa behar da)
- Giltza bakoitza eskatzean 5 eurotako berme bat jarri behar du erabiltzaile bakoitzak.
- Sarraila elektronikoa erabiltzean erregistraturik geratzen da noiz eta nork egin duen sarrera. Honek kontrol sentsazioa eman dezake.
ZERGATIK SARRAILA ELEKTRONIKOAK
- Giltza bidez funtzionatu izan dugu gaur arte. Askotan arazoak izan ditugu behar adina giltza ez genituelako edo banatutako giltzak garaiz itzultzen ez zirelako. Orain, giltza pertsonalak dira, bakoitzaren beharretara egokitu daitezkeenak. Beharrak aldatutako eran sarbide aukerak eta moduak ere aldatzen dira giltza aldatu gabe.
- Giltzak galdu izan direnean arazoak eta kostuak sortu zaizkigu. Orain behar adina giltza sortu ditzakegu eta bat galduko balitz ez dago sarraila eta giltza denak aldatu beharrik.
- Giltzak jaso eta itzuli egin behar izaten ziren. Orain zerbitzu puntualetarako bezala, balio lezake egunerokorako. Hori bai dagokionean eguneratuz.
- Frontoiko argiekin arazo ugari izan ditugu, erabiltzaileek argiteria kudeatzeko orduak eta mekanismoak manipulatzen zituztelako nahi gabe. Orain kanpotik piztu ahal izango dituzte erabiltzaileek argiak, dagokion eskaera burutu ondoren, noski. Oraindik ondo findu gabe dugu frontoiko argiena, laster finduko dugu.
Aurrerapen eta aukera gisa ulertzen ditugu sarraila elektronikoak. Hasieran hauen erabilerara denok egokitu eta ikasi beharko dugun arren, uste dugu epe motzean ateak eta zerbitzuak erraztasun handiz kudeatzeko aukera eskainiko dutela.