Ongi etorri seinale berriak herri-guneko sarreretan

Mendi-Ondoko errotondan eta Larraiztik behera Ostadar etxearen parean seinale berriak jarri dira, Zaldibiara ongi etorria emanez. Horrekin batera adierazten da Euskal Herrian gaudela, euskaraz bizi garela eta ez dugula eraso sexistarik onartzen. Horrez gain, Olakosain eta Arkakan ere jarri dira ohartarazpen kartel berriak. 

 

Mendi-Ondo eta Ostadar etxeen ondoan, Ordizirako errepidetik datozenek eta Larraiztik behera datozenek ikusteko moduan bi seinale berri jarri dira. Zaldibiara eta Euskal Herrira ongi etorria ematearekin batera (Udalbiltza), beste bi mezu ere irakurriko ditu herri-gunera datorrenak: Zaldibia UEMAko herria dela eta euskaraz bizi garela, eta gure herriak ez duela eraso sexistarik onartzen. 

  

 

Horrez gain, mendi inguruneetan ditugun atseden-leku eta ibilbide hasieretan, Olakosaroi eta Deposittutan zehazki, hainbat ohartarazpen biltzen dituzten seinaleak jarri dira. Hauetan, gure ibai eta mendiak, gure ingururunea zaintzeko deia egiteaz gainera, hondakinak bertan ez uzteko oharra ematen da, baita bideak, langak eta txakurrak nola erabili behar diren ere. Epe motzean Arkaka aldean ere jarriko dira kartel hauek.