Garbiketa eta txukunketa lanak herrian zehar

Azken hilabetean hainbat txukunketa eta garbiketa lan burutu dira herri-guneko kale eta lorategietan. Espazio publikoaren mantenu egokia eta txukuntasuna dira helburu eta denoi dagokigu hauek zaintzea. 

 

Aipatutako lanen artean daude Mediku-Etxe aurreko eta Karreane Kultur Etxe ondoko lorategiak berritzea, Santa Fe eta Artxanberri kaleetako zuhaitzen inguruko bejetazioa txukundu eta birjartzea, edota Muertzako espaloi hasieratik hasi eta herri-gunean gora oinezkoentzako espaloiaren garbiketa egitea. Datozen asteetan ere jarraipena izango dute lanek.