Dagoeneko 40 familia inguruk eman dute izena eta asteartetik bertara daramatzate beraien etxeko hondakin organikoak. 40 etxe hauetan ez daude kamioiaren zain, nahi eta behar dutenean atera dezakete organikoa, gainera hondakin tasan %8ko hobaria jasoko dute urtarriletik aurrera. Hobari bera jasoko dute organikoa etxean konpostatu edo animalientzako bazka bezala erabiltzen dutenek. Horretarako udaletxean izena eman behar da. Jarraian informazio zehatzagoa.
Hondakin organikoaren kudeaketa herrian bertan egiteko helburuarekin, asteartetik abian ditugu Mendi-Ondo eta Gaztainadi inguruko lehen bi auzo konpostguneak. Denera hamar konpostgune eraikiko dira Zaldibiako herrigunean barreiaturik, herritar guztien organikoa bertan kudeatzeko helburuarekin.
ZER DA AUZO KONPOSTGUNEA edo KONPOSTGUNE KOMUNITARIOA?
Etxeko hondakin organikoak kudeatzeko gunea da. Zehazki, materia organikoa edo biohondakinak tokian bertan kudeatu eta konpost bihurtzeko gunea.
NORK KUDEATUKO DU?
Herritarrak bere etxeko organikoa tokian utzi beharko du, eta Zaldibiako udal langileak arduratuko dira hortik aurrerakoaz; organikoa nahastu, prozesua zaindu eta behar bezala gauzatzen dela bermatuko dute. Modu honetan, kalitatezko konposta lortzeaz gain, sor litezkeen arazoak ekidingo dira. Ondoren, lortutako konposta herrian banatu eta erabiliko da.
HONDAKIN-ORGANIKOA ANIMALIEN BAZKAREKIN EDO KONPOSTA ETXEAN EGINEZ KUDEATZEN DUTENEK, ZER?
Bejondeizuela! eta jarraitu holaxe. Konposta etxean egiteagatik edo organikoa animalien bazkara bideratzeagatik ere hobaria eskatu dezakezue udaletxean. Zalantzak argitzeko edo laguntza behar izanez gero, jarri harremanetan udalarekin.
NOLA FUNTZIONATUKO DU?
ZE ABANTAILA DITU AUZO KONPOSTGUNEAK?
NORK EMAN DEZAKE IZENA AUZO KONPOSTGUNEAN, MOMENTUZ?
Momentuz Mendi Ondo eta Gaztainadi inguruan bizi diren bizilagunek dute erosoen, baina herrigunean bizi den edonork eman dezake izena auzo konpostgunean. Denera hamar konpostgune eraikiko dira Zaldibiako herrigunean barreiaturik, herritar guztien organikoa herrian bertan eta etxetik ahalik eta gertuen kudeatzeko helburuarekin.
NORK ESKATU DEZAKE KONPOSTA HOBARIA?
Hiru kasu hauetako batean bazaude, udaletxean eskatu dezakezu hondakin tasan konposta hobaria.