"Auzolangiltza" dokumentalaren emanaldia

Otsailaren 28an, asteazkenean, Iker Iriarte herritarraren eta Pablo Dendaluze tolosarraren dokumentala ikusteko aukera izango da, 18:30ean udaletxeko batzar aretoan. Auzolanak historian zehar eta gaur egun duen garrantzia balioan jarri nahi izan dute 45 minutuko ikusentzunekoan. Amaitzean, auzolangintzaren inguruko hausnarketa egingo da dokumentalaren egileekin.

 

Dokumentalean auzolan eredu ezberdinak jaso dituzte, bai Euskal Herrikoak, baita kanpokoak ere, Avila edo Maroko kasu eta XXI. mendeko auzolan ereduaren inguruan hausnarketa bultzatzen du ikus-entzunezkoak.

Ondorengo solasaldian herriko auzolangintzari erreparatu eta proposamen batzuk jarriko dira mahai gainean.

Zatoz!