Sortze bidezko hobarietan oinarrituriko hondakin tasa indarrean sartuko da urtarrilean

Hamar urte dira, Zaldibiako Udala pausoak ematen ari dela hondakinen kudeaketa arduratsu bat egiteko. Hamar urte dira, hondakinak bereizteko eta biltzeko atez ateko bilketa sistema abian jarri genuenetik. Bide berean beste pauso bat emateko ordua heldu da. Hondakinak hobekien kudeatzen dituenari hobariak edo bonifikazioak eskaintzera goaz.

Erraz ulertzeko moduan azalduko dizuegu: hondakin gehien sortzen duenak gehien ordainduko du; gutxien sortzen duenak eta ongi egiten duenak gutxiago; baina nola?

HOBEKIEN BIRZIKLATZEN DUENA saritu nahi dugu, hondakinen tasan %15eko bonifikazioa izatera iritsi ahalko da. Horregatik beharrezkoa izango da hondakinak beti dagokien kuboetan ateratzea.

Organikoa etxoletara eramaten dutenek ere, hiru aukera izango dituzte urtarriletik aurrera, etxean konposta egin, herriguneko auzo konpostgunetan parte hartu edo banakako kubo marroia eskatu eta etxoletako zintzilikarioetara atera.

2023ko urtarriletik, hondakin tasa hiru hilabeteka kobratuko da ura bezela. Uraren kontagailuan egindako kontsumoa kontutan hartzen den bezala, hondakinen jasoketa kontutan hartuko da.

ZER ETA ZENBAT HOBARITUKO DA?  3 HILABETEKO ALDIAN

ERREFUSA

JASOKETA ALDIAK

HOBARIA

Gutxieneko jasoketa

Ateratzen ez bada edo behin aterata

Ez du hobaririk

 

2tik 5 jasoketa bitartean

%7

 

6tik 9 jasoketa bitartean

%5

 

10 eta 11 jasoketa bitartean

%3

Gehienezko jasoketa

12 aldiz ateratzen bada (Beti)

Ez du hobaririk

Oharra: pardel/pixoihal eta egunero atera daitezkeenak ez dira kontaketa honetan kontutan hartuko.

 

ORGANIKOA

JASOKETA ALDIAK

HOBARIA

Gutxieneko jasoketa

Ateratzen ez bada edo 7 aldiz aterata

Ez du hobaririk

 

8tik 13 jasoketa bitartean

%8

 

14tik 19 jasoketa bitartean

%5

 

20tik 23 jasoketa bitartean

%3

Gehienezko jasoketa

24 aldiz ateratzen bada (Beti)

Ez du hobaririk

 

KONPOSTA HOBARIA: Materia organikoarekin ETXEAN KONPOSTA EGIN, AUZO KONPOSTA KOMUNITARIOAN ERABILTZAILE IZAN edo organikoa ANIMALIEN BAZKA bezala modu ziurtagarrian erabiltzen dutenei eta kubo bidezko organiko bilketarik egiten ez zaien etxebizitzek KONPOSTA HOBARIAren eskaera egin beharko dute udalean. Jasoketarik ez zaiela egiten bermatzean %8ko hobaria jasoko dute.

 

HOBARIA jasoko dute  

  • Hondakin gutxien sortzen dutenek  
  • Etxeko edo auzo KONPOSTA egiten dutenek.  
  • Organikoa animalientzat erabiltzen dutenek.  
  • Hondakinak dagozkien kuboetan ateratzen dituztenek.

EZ DUTE HOBARIRIK JASOKO eta tasa osorik ordainduko dute  

  • Hondakin gehien sortzen dituenak.  
  • Hondakinak bereizi gabe ateratzen dituenak.  
  • Hondakinak kuborik gabe ateratzen dituenak.  
  • Hondakinik ateratzen ez dutenak.  
  • Etxebizitza hutsik dutenak.