Zaldibiako konpostatze proiektua, eredu eta ikas-toki

Martxan jarri berri den konpostatze proiektua eta urte hasierarekin martxan jarriko den sortze bidezko hobari sistema, herrian ez ezik inguruan ere interesa sortzen ari da. Nafarroako Gobernuan, Rethink Waste jardunaldien barruan izan ziren Zaldibiako Udaleko ordezkariak proiektuari buruzko xehetasunak azaltzen eta azaroaren 9an, IHOBEk maisu konpostatzaileentzako antolatutako autokonpostatze komunitarioko ikastaroaren saioa Zaldibian egingo da.

 

Rethink Waste jardunaldietako egitaraua: REthinkWASTE formazioa Iruñean, hondakinen kudeaketari buruz, urriaren 18an - NaGreen - navarra.es

Konpostatze komunitarioko ikastaroko egitaraua: https://www.ihobe.eus/jarduerak/autokompostaje-komunitarioari-buruzko-ikastaroa-maisu-kopostatzaileentzat