Hirigintza batzordeko bilera astelehenean

Datorren astelehenean, maiatzaren8an, arratsaldeko 18:30ean egingo da hirigintza batzordeko bilera udaletxeko areto nagusian. Azken batzordetik hona esku artean izan ditugun gai eta eskaerak izango dira hizpide ohiko moduan, baita 2023ko lanen egoerak azaltzea, bide publikoen inbentarioa eta mugikortasun plana idazteko prozesuak zein puntutan diren berri ematea ere. Gogoratu, batzoreak herritarrentzat irekiak direla eta edonor bertaratu daitekeela. 

GAIORDENA:

 

  1. Udalak esku artean dituenak azaltzea:
  •    Plan Orokorra, eta herritarren hirigintza eskaerak: berri ematea
  •    Udal Eraikina eta herriko plaza: uneko egoera eta erronkak azaltzea
  1. Hirigintza arloko udal proiektuak 2023: exekuzio egoeraren berri ematea
  1. Bide publikoen inbentarioa: berri ematea
  1. Mugikortasun Plana: berri ematea
  1. Tarte irekia