Luberri kirol aretoko abonatuek "KirolTxartela Mugiment" txartel birtuala erabili ahal izango dute otsailaren 16tik aurrera. Txartel birtualaren bidez, beste hainbat herritako kirol gune eta zerbitzuetara sartzeko aukera izango dute. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako196 kirol zerbitzu daude egitasmoan izena emanda.
Zaldibiako Udalak KirolTxartela Mugiment egitamoarekin bat egin du, eta otsailaren 16tik aurrera Luberri kirol aretoko erabiltzaileek deskargatu ahal izango dute txartel birtuala, programan parte hartzen duten beste herrietako kirol zerbitzuak erabili ahal izateko.
Kirol txartela deskargatzeko honako urratsak jarraitu behar dira:
Baita beste herrietako erabiltzaileentzat ere
Modu berean, Mugiment Kirol Txartela duten beste herrietako erabiltzaileek Luberri Kirol Aretora etortzeko aukera ere izango dute. Horretarako honako ordutegia zehaztu du Udalak: astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 16:00etara. Luberrin entrenatzeko interesa dutenek, udaletxeko harreran egin beharko dute erregistroa eta bertan egiaztatze-kodea sartu ondoren, Luberriko sarrera ahalbidetuko zaie.
196 kirol zerbitzu
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalerriek parte hartzen dute Mugiment Kirol Txartela egitasmoan, guztira 196 kirol zerbitzuk, hain zuzen ere. Hona hemen zerrenda:
Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Trapagaran, Zierbena, Abanto-Zierbena, Sestao, Barakaldo, Muskiz, Arrasate, Bergara, Oñati, Amurrio, Laudio, Ugao-Miraballes, Bakio, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Bermeo, Erandio, Gernika, Lemoa, Sopela, Durango, Berriz, Elorrio, Sondika, Zamudio, Lekeitio, Mungia, Markina-Xemein, Mundaka, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mutriku, Mendaro, Deba, Zumaia, Zestoa, Getaria, Zornotza, Bilbo, Azpeitia, Orio, Urduliz, Zumarraga, Derio, Legazpi, Abadiño, Larrabetzu, Getxo, Gorliz, Galdakao, Beasain, Ondarroa, Ordizia, Lezo, Orozko, Zalla, Gueñes, Igorre, Leioa, Balmaseda, Urretxu, Maruri, Urduña, Vitoria-Gasteiz, Iruña Oka, Ataun, Ezkio, Zegama, Segura, Agurain, Tolosa, Oiartzun, Ormaiztegi, Villabona, Errenteria, Idiazabal, Donostia, Galdames, Ibarra, Pasaia, Astigarraga, Azkoitia, Irun, Andoain, Usurbil, Ea, Zarautz, Hondarribia, Alonsotegi, Barrika, Hernani, Lemoiz, Urnieta, Plentzia, Arrieta, Antzuola, Munitibar, Alegia, Lasarte Oria, Anoeta, Lazkao, Amezketa, Ikaztegieta, Arama eta Aretxabaleta.