Euskara ikasi nahi duten herritarrei deia

Zaldibiako Udalak eta AEK euskaltegiak euskara ikasi nahi duten herritarren asmo eta beharrak ezagutu nahi ditugu, herriko eskaintza antolatzeko.
Gehiago

Egutegiak dakarrena: iraila

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira irailean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

Maialen Lujanbiok 'rr_6_erre(AH)ala' emanaldia emango du Zaldibian

Irailaren 5ean, osteguna, izango da emanaldia arratsaldeko 7etan Herri Antzokian. Poesia, bertsoak, performancea, irakurketa eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen emanaldi honetarako sarrerak astelehenean jarriko dira salgai Kultur Etxean. Jarraian informazio osoa. 
Gehiago

Errekabeltzeko erasoaren harira udal gobernuaren adierazpena

Ostegunean gure bizilagun batek Errekabeltzen jasandako erasoaren harira, honako adierazpena onartu du Zaldibiako udal gobernuak.
Gehiago

Zaldibian ere San Ferminak

Herenegun, astelehenarekin, San Ferminak ospatu zituzten haurrek Zaldibiako plazan. Udako jardueren barnean, elizako ordularian 12ak jo zutenean hasi zen festa. Ikusgai daude argazkiak. 
Gehiago

Energia komunitatea sortzeko 3. bilera

Asteazken honetan, hilak 10, Energia komunitatea sortzeko 3. bilera egingo da. 18:30ean izango da udaletxeko batzar aretoan eta, aurrekoetan bezala, herritar guztiei irekia. Ikusgai dituzue lehen bi bileretako aktak.
Gehiago

Ekainaren 28a, Sexu Askatasunaren Nazioarteko Eguna

Gaur, ekainak 28, LGTBIQ+ harrotasunaren eguna ospatzen da Nazioartean. Atzoko udalbatzan ere presente izan zen gaia eta jarraian duzuen adierazpena onartu zen. 
Gehiago

Datorren astera atzeratu da festetako hirugarren bilera

Asteazken honetan egitekoa zen herriko jaien diseinu eta antolakuntzarako hirugarren saioa, baina hilaren 26ra, asteazkenera, atzeratu da. Iluntzeko 19:00etan izango da Karreane kultur etxeko ganbaran. 
Gehiago

Bertso saioa: aske maite eta bizitzeko jaioak gara!

Datorren ostegunean, ekainak 20, bertso saioa izango dugu 18:30ean antzokian. Saioa ekainaren 28an ospatuko den sexu-askapenaren nazioarteko egunaren testuinguruan kokatzen da. Bertsoak eta umorea erabiliz, herritarrak gaira hurbiltzeko eta ezagutzeko helburua du. Sarrerak 5€an Karreane kultur etxean.
Gehiago

Ostiralean, LAIA dantza emanaldia Resti Pilotalekuan

Alurr Dantza Taldearen LAIA ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da ostiralean Zaldibian. Eguraldi iragarpena eta herri-arteko pilota txapelketa medio, emanaldia Restin izango da, gaueko 23:00etan. 
Gehiago

Alamartxo gaueko egitaraua

Ekainaren 23an, igandearekin, ospatuko dugu urtero bezala udako solstizioaren festa. Egitaraua prest dugu eta azken urteetan bezala, plazan afaltzeko mahai eta aulkien eskaerak nola egin ere albiste honetan irakurri dezakezu.
Gehiago

Nola bizi dugu HIZKUNTZA eta KULTUR ANIZTASUNA Zaldibian?

Eta ba al dago integraziorik Zaldibian? Galdera hauei erantzuten saiatuko gara bihar, asteartea hilak 11, udaletxean egingo den HITZALDI- SOLASALDIAN. Lardizabal Herri Eskola, Etxekonekok Elkartea, Ausa-Gaztelu Guraso Elkartea, Zaldibiako Udala eta UEMAk antolatu dute elkarlanean hitzordua, euskara eta kulturartekotasuna proiektuaren baitan. 
Gehiago