Elkartasuna eta babesa adierazi nahi die CAF enpresan gertatutakoak eragindakoei. Udalaren ustez, beharrezkoa da lantokietan zein gainerako espazioetan emakumeen aurkako jarrera eta indarkeria matxistei aurre egitea, eta horrelako egoeren aurrean erantzukizunez eta irmotasunez jardutea. Horren harira, Goierriko Koordinadora Feministak gaur, irailak 14, 19:00etan Ordiziako plazan deitutako elkarretaratzean parte hartzera animatzen ditu herritarrak.
Zaldibiako Udalak Aske Talde Feministaren adierazpenarekin bat egiten du
Zaldibiako Udalak bat egiten du asteburuan herriko Aske Talde Feministak CAF enpresan gertatutakoaren inguruan plazaratutako adierazpenarekin, eta elkartasuna eta babesa adierazi nahi die egoerak eragindakoei.
Udalaren ustez, beharrezkoa da lantokietan zein gainerako espazioetan emakumeen aurkako jarrera eta indarkeria matxistei aurre egitea, eta horrelako egoeren aurrean erantzukizunez eta irmotasunez jardutea.
Horren harira, Goierriko Koordinadora Feministak gaur, irailak 14, 19:00etan Ordiziako plazan deitutako elkarretaratzean parte hartzera animatzen ditu herritarrak.
Zaldibiako Udala