Euskararen egoera Zaldibian: herritarrentzako saio irekia

Urtarrilaren 28an, asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan izango da udaletxeko areto nagusian. Zaldibiako datuen aurkezpena eta herritarrek UEMA-ren galdetegian erantzundakoen laburpena egingo dira bertan, datozen 10 urteetarako erronkei ere begiratuz.

 

Saioaren lehen zatian, diagnostikoa egingo da:
- Euskararen egoera orokorrari buruzko laburpena
- Zaldibian dauzkagun datuen aurkezpena.
- Azken urteetan euskararen inguruan herrian egin direnak kontatzea
- Herrian zabaldutako galdetegian 64 zaldibiarrek erantzun dutenaren laburpena

Bigarren zatian, galdetegian gehien agertu diren erronken aurrean hausnartuko da.

Euskara taldeko kideentzako ezezik, herritar guztientzako da parte hartzeko deia.