Xake ikastaroa azarotik maiatzera

Ximurrak Xamurren programaren baitan, Zaldibiako Topalekuan xake ikastaroaren bigarren edizioa antolatu da 18 urtetik gorako herritarrentzat. Jesus Rodriguezek gidatuko du ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, azarotik maiatzera bitartean. Informazioa eta izen-ematea, kultur etxean edo jarraian.

 

Ekimen honen helburua herritarren arteko harremanak sustatzea eta Topalekua elkartzeko, elkarrekin aritzeko eta aisialdia partekatzeko gune atsegina izatea da. Xakeak, gainera, arreta, estrategia eta pentsamendu logikoa lantzeko aukera ematen du, giro lasai eta parte-hartzailean.

Izen-ematea zabalik dago hurrengo galdetegia beteta eta Karreane kultur etxean. Matrikularen prezioa 20 eurokoa izango da, eta ordainketa saioak hasten direnean egingo da Topalekuan bertan.

Ikastaroa 18 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.

Animatu eta eman izena xakean (kultur etxean edo jarraian) ikasteko edo dakizuna praktikan jartzeko aukera honetan!

XAKE IKASTARORAKO IZEN-EMATEA

Mesedez, bete itzazue jarraian eskatzen diren datuak.