Konpost banaketa datorren ostegunean

Maiatzaren 23an, ostegunean, konpost banaketa egingo da auzo-konpostguneetako erabiltzaileen artean. Plazan izango da, 11:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Oharra: konposta etxera eramateko ontzi, poltsa edo zakua norberak eraman beharko du.
Gehiago

Ohiko osoko bilkura

Gaur, osteguna, ohiko osoko bilkura izango da 18:00etan udaletxeko batzar aretoan. Jarraian duzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda. Gogoratu bilkurak publikoak direla eta edozeinek duela bertaratzeko aukera.
Gehiago

Egonkortze prozesua: epai-mahaiaren azken kalifikazioak ontzat eman ditu alkateak

Gizarte laguntzaile, administrari eta administrari laguntzaileen plazen egonkortze prozesuan pauso bat gehiago eman da. Behin-behineko zerrendak onetsi ditu alkateak. 10 egun balioduneko epea dago erreklamazioak egiteko. Jarraian informazio gehiago.
Gehiago

Osoko bilkura berezia burutzeko deialdia

Gaur, ostegunarekin, izango da bilkura arratsaldeko iluntzeko 20:00etan udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta gogoratu bilkurak publikoak direla eta edozeinek duela bertaratzeko aukera.
Gehiago

Trafiko Oharra: Martxoak 17 igandea

Iztueta Dantza Taldeak antolatutako XXXII. Dantzari Txikien Eguna dela eta, ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA ondoren zehaztutako egun, ordu eta eremuan.
Gehiago

Trafiko oharra: Martxoak 16, larunbata

Martxoaren 16an, larunbata, RALLYSPRINT GOIERRI froga Zaldibiako udalerritik igarotzen denez, hainbat aldaketa eta bide itxiera burutuko dira. Bezperatik, martxoak 15 iluntzetik, ezingo da autorik aparkatu Ibai-ondo eta Ñañarri etxebizitza bloke hauen atarietako aparkalekuetan, segurtasun neurriak direla eta. Berrikuntza batzuk ere badira aurten, jarraian duzue informazio guztia.
Gehiago

2024 ekitaldiko Trakzio Mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga

Zergabilketa epea: martxoaren 4tik apirilaren 15era
Gehiago

Familia ugaria izaera duten subjektu pasiboentzat hobaria IBIn

Subjektu pasiboek bete beharreko baldintzak, hobari motak, aurkeztu beharreko dokumentazioa, horretarako epea eta informazio guztia, jarraian.
Gehiago

Udal tasak ordaintzeko dirulaguntza deialdia: 2024ko deialdia

Zaldibiako Udalak udal tasa eta prezio publikoak ordaintzeko laguntzak aurkezteko 2024ko deialdia aurkeztu du. Laguntza hauen bidez etxerako ur-hornidura eta estolderia eta etxeko hondakin bilketa eta kudeaketa ordaindu ahalko dira. Epea deialdi hau plazaratzen denetik 2024ko abenduaren 30 artekoa izango da.
Gehiago

Egonkortze prozesua: bildu dira epaimahaiak eta prest daude behin-behineko aktak

Epaimahaiak asteazken eta ostegunez bildu dira Gizarte langile, Administrari eta Administrari laguntzaileen lanpostuetarako merezimenduak egiaztatzeko. Lehiakideek 10 egun balioduneko epea izango dute erreklamazioak egiteko. Astelehenetik hasita, hilaren 23ra arte. Jarraian informazio gehiago.
Gehiago

Urteko azken osoko bilkura ostegunean

Ostegunarekin ospatuko da 2023 urteko azken plenoa. Hilaren 28an, arratsaldeko 18:00etan bilduko da udalbatza. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta gogoratu bilkurak publikoak direla eta edozeinek duela bertaratzeko aukera.
Gehiago