Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergaren hobarien eskaera

Zaldibiako Udalak ibilgailuen zergari dagozkion hiru hobari-mota onartu ditu aurten ere: ibilgailu elektrikoentzat, hibridoentzat eta ibilgailu historikoentzat. Otsailaren 6ra arteko epea dute interesatuek eskaria egiteko, udaletxeko harreran edo zaldibia.eus atariko erregistro elektronikoaren bidez.

 

Ibilgailuei lotuta eska daitezken hobariak:

1.-Ibilgailu elektrikoak: Zerga-kuotan %75eko hobaria izango dute Trafikoko Zuzendaritza Orokorraren erregistroan honela sailkatuta dauden ibilgailuak:

  • Bateriadun ibilgailu elektrikoak (BEV);
  • Autonomía hedatutako ibilgailu elektrikoak (REEV);
  • Ibilgailu elektriko hibrido entxufagarriak (PHEV), ≥40 kilometroko autonomía dutenak.

2.- Ibilgailu hibridoak: Zerga-kuotan %50eko hobaria izango dute Trafikoko Zuzendaritza Orokorraren erregistroan honela sailkatuta dauden ibilgailuak:

  • Ibilgailu hibrido entxufagarriak <40 kilometroko autonomía dutenak;
  • Ibilgailu hibrido ez entxufagarriak (HEV);
  • Gas naturalarekin (GNC eta GNL) bultzatutako ibilgailuak;
  • Petróleo-gas likidotuarekin (GLP) bultzatutako ibilgailuak.

3.-Ibilgailu historikoak: Zerga-kuotan %100 hobaria ezarriko zaie ibilgailu historikoei edo ≥30 urteko antzinatasuna dutenei, fabrikatu ziren egunetik kontatzen hasita.

 

Hobarien aplikazioa

Ibilgailu elektriko eta hibridoen hobaria 5 urterako emango da, ibilgailuaren lehen matrikulaziotik hasita.

 

Eskaera

Hobarien eskaera egiteko, jarraian duzuen eskaera orria bete eta udaletxeko harrerara edo zaldibia.eus atariko erregistro elektronikora jo behar da ibilgailuaren fitxa teknikoarekin.