80 egunean filmaren emanaldia eta solasaldia

Urriaren 30ean, asteazkenarekin, 80 egunean filmaren emanaldia izango dugu 18:00etan udaletxeko herri aretoan. Amaieran solasean arituko gara bertan ikusitakoen harira. Filmaren nondik norakoak eta trailerra jarraian ikusgai.

 

Axun 70 urteko emakumea ospitalera doa bere alabaren senar ohia zaintzera. Harritu egingo da ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite dela konturatzean, nerabezaroko bere lagun handia. Laster jabetuko dira kimikak bere horretan jarraitzen duela. Biak berriro elkartzen hasten dira eta dibertitzen, harik eta Axunek Maite lesbiana dela jakiten duen arte. Axunek aurrez aurre dituen sentimenduei aurre egin beharko die: Nori entzun? Bihotzari ala arrazoiari?

Herriko adindun emakumeak ahalduntzeko XIMURRAK XAMUR programaren testuinguruan kokaturik dago ekintza hau, horregatik Emagin elkarteko kideak gurekin egongo dira saioa gidatzen.

Trailerra jarraian ikusgai: