2023-2027 Legealdiko Plana ondu du udal-gobernuak

Lau urterako erronka eta proiektuak dokumentu batean antolatu ditu udal-gobernu taldeak, 100 egitasmoko bilduma osatuz. Ioritz Berra Juaristi alkatearen hitzetan "ekarpenetara irekia dagoen eta udaleko jarduna eta lana ordenatzeko bokazioa duen lan dokumentua izango da". Etxez etxe banatuko da aste honetan eta jaien ondoren edukia mamitzeko guneak eskainiko dira.

 

2023-2027 aldirako helburu eta egitasmoak biltzen dituen Planak, "bide-orri bat marrazten du, gure herria herrigintzaren kulturatik egina, komunitateren zaintzan oinarritua eta herri bizigarria izan dadin, jasangarritasunean eta berdinzaletasunean", Ioritz Berra Juaristi alkateak nabarmendu duenez. 

"2023ko maiatzeko udal hauteskundeetara aurkeztutako herri programan, aurreko legealdian abiatutako prozesu eta proiektuetan, eta udal-langile, hautetsi edota herri-eragile ezberdinen lankidetzan jasotzen ari garen ekarpenetan du jatorria dokumentu honek" eta "lau-urteko honetan erreferentziazko lan euskarria" izango da. 

100 egitasmo edota erronka biltzen dira bertan, "ekarpenetara irekia" dago, ordea eta hain zuzen, "elkarlanerako gonbidapen bat" egiten du alkateak, "bidea elkarrekin, zaldibitar guztiekin, egiteko gonbidapena, sarea osatuz eta elkarlanean gure indarrak biderkatuz".

"LAU ERRONKA, OINARRI BAT: HERRIA"

Ekimen eta erronkak, lau multzotan banatu dituzte. Jarraian aztertu ditzakezu banaka ekimen zehatzak:

  1. Komunitate eta zaintzaren lanketa sakona egin, elkar harreman anitz eta berdinzaleak helburu. Misio/erronka eta ekimen zehatzak HEMEN.
  2. Bizitza duinak biltzen dituen herri bizigarria izan, trantsizio ekosozialean urratsak emanez. Misio/erronka eta ekimen zehatzak HEMEN.
  3. Herrigintzaren Kultura berreskuratu eta indartu, euskal kultura eta partaidetzaren kulturari, eta ekintza komunitarioari bide eginez. Misio/erronka eta ekimen zehatzak HEMEN.
  4. Antolakuntza eta lana: udalgintza herrigilea eta elkarlan-sarea oinarri. Misio/erronka eta ekimen zehatzak HEMEN.

 

ELKARLAN-SAREA OSATZEKO DEIA

Elkarlanerako gonbiteari eutsiz, "gobernu-planeko arlo orokor edo proiektu/helburu zehatzen batean" ekarpena egiteko prest dauden edota informatuta egon nahi duten herritar zein eragileei izena emateko deia egiten zaie. Horretarako, online edo Udaletxean nahiz Kultur Etxean eman behar da izena.

IZENA EMATEKO SAKATU HEMEN

 

 

Zaldibia Gobernu Plana 2023 2027

Leer más publicaciones en Calaméo