HERRIGINTZAREN KULTURA
Euskara, Kultura, Kirola, Gazteria, Hezkuntza, Auzolana eta Memoria
MISIOA/ERRONKA:
Herrigintza mugimendu indartsua genueneko izpiritua berreskuratu eta gaur egunera ekartzea dugu erronka, bai herriari, baita gure nazioa den Euskal Herriari ekarpena egiteko ere.
PROIEKTUAK/EKIMENAK:
EUSKARA
58. Euskara ardatz izanik, Euskararen Erabilera Plana osatu eta garatzea, bai udal barnean, baita herri mailan ere, herritar, eragile eta UEMArekin batera.
59. Euskara ikastaroak antolatu eta doakotasuna bermatzen/aldarrikatzen jarraitzea.
60. Euskara eta kulturartekotasuna uztartzeko lanean jarraitzea, zehar-lerrotasunez.
61. Euskararen sustapena helburu duten ekimenak babestea eta bultzatzea, Korrika, Euskaraldia edota antzeko ekimenak kasu.
62. Hirigintza Plan Orokorrari Eragin Linguistikoaren Azterketa egitea.
KULTURA
63. Herriko kultur eskaintza, sormen eta arte aukerak ugaritzea, herritar eta eragileekin elkarlanean.
64. Herriko Kultur eta Kirol eragileen mahaiarekin jarraitzea, koordinazioa, elkarlana eta herrigintza helburu.
65. Kultur eta Kirol taldeei udal diru-laguntzak ematen jarraitzea, baita azpiegiturak eta ekimenen antolaketarako baliabideak eskura jartzen ere.
66. Kultur azpiegituren antolaketa, erabilera eta hobekuntzak aztertu eta beharrei erantzutea: Gure Ametsako biltegia, Herri Antzokia, Karreane Kultur Etxea eta Kimuene Kulturgunea.
67. Musika Eskola zerbitzuaren eta ereduaren inguruko lanketa egitea, musika herritarren artean eta herrian zabaltzeko helburuz.
ARIKETA FISIKOA ETA KIROLA
68. Kirol eskaintza eta aukerak handitzea, herriko eragileekin elkarlanean eta kirol azpiegiturak hobetuz.
69. Luberriko kirol aretoan ariketa fisikorako gunea egokitzea.
70. Eskola Kirola programaren lanketan sakontzea herri eta eskualde mailan inplikatutako eragile guztiekin batera.
HEZKUNTZA ETA HERRI HEZITZAILEA
71. Haur eta gaztetxoen errealitate eta beharrak ardatz, Zaldibia Herri Hezitzailea izateko lanean jarraitzea, horretarako eragile eta herritarren inplikazioa bilatuz.
72. Hezkuntza formalean eta ez-formalean ditugun errealitateak eta erronkak aztertzea, Herri Hezitzaileen begiradatik.
73. Hezkuntzara bideratutako eraikinetan hobekuntzak egitea eta Hezkuntza komunitatea eta EJko Hezkuntza Sailarekin batera lantzea Haurreskolari, Eskolako eraikinaren leku faltari eta jangela zerbitzuari erantzuna emango dion eraikinaren proiektua.
AISIALDIA ETA GAZTERIA
74. Aisialdi aukerak indartzea eragileekin batera, urtean zehar eta oporraldietan ere, bereziki nabarmenduz udako jarduerak.
75. Gaztetxoek herriarekin eta elkarren artean duten lotura indartzeko egitasmoei segida eman eta aukera berriak sortzea, beraiekin elkarlanean.
76. Herriko gazteen egoera, behar eta nahiak jasotzeko eta erantzunak elkarrekin bilatzeko dinamika abiatzea, gazte norbanakoekin eta herrian ibilbide luzea duen Zaldibiko Gazte Asanbladarekin.
77. Mugikorren eta sare sozialen erabilera eta haren ondorioak ikusirik, lanketa abiatzea bidelagun ezberdinen artean.
JAIAK ETA AUZOLANA
78. Herriko eta auzoetako jaiak antolatzen jarraitu, herritik eta herriarentzat, auzolana ardatz izanik.
79. Herrian auzolanak izan duen ibilbidea aztertu, beste herri batzuetako esperientziak ekarri eta Zaldibiako auzolan-ereduaz hausnarketa eta ekimena bultzatu, besteak beste, plazaren eraldaketan.
MEMORIA ETA SORKUNTZA
80. Herriko Memoria: gai ezberdinen inguruko memoriaren jasoketa, lanketa eta komunikazioan sakondu edota abiatu herritar, eragile eta adituekin batera: Zaldibia, uraren indarra, Ausa-gaztelu, Zaldibiako ondare immateriala...
81. Liburutegiaren dinamizazioan eragin, zerbitzu soiletik harago, jakintza elkar-banatzeko eta ahozkotasuna lantzeko gune izatera. Antolaketa eta espazioan gune eta eskaintza berriak sortu.
82. Irakurzaletasuna sustatzeko ekimenak antolatu eta bultzatu, bereziki euskarazko sorkuntza.