Udal Gobernu plana 2023-2027 - Komunitatea eta Zaintza

 

KOMUNITATEA ETA ZAINTZA

Feminismoa, Aniztasuna, Zaintza, Herritarrak eta Ongizatea

 

MISIOA/ERRONKA:

Herritarra izango du oinarri eremu honek. Feminismoa ardatz hartuta, elkarren arteko harreman parekideak, anitzak, hezitzaileak eta osasuntsuak sustatuko ditu, komunitatea indartzea eta zaintzaren demokratizazioa helburu.

 

 

 

PROIEKTUAK/EKIMENAK:

FEMINISMOA

  1. Formakuntza feminista-jabekuntza eskola sustatu, bai udal barne mailan, baita herri mailan ere.
  2. Emakume eta gizonen berdintasunerako bi-urtekako planak osatu eta garatu, Berdinbideanen bide-laguntzarekin.
  3. Zaldibian indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko erakundeen arteko koordinazio eta arretarako tokiko I. protokoloa onartu eta martxan jarri.
  4. Herritar eta eragileen kontzientzia handitu eta indarkeria matxistaren inguruko hausnarketarako elementuak eskaini, prebentzioa bultzatzeko.
  5. Jai giroan indarkeria matxisten kontrako sentsibilizazio kanpainak burutu.
  6. Zaldibiako emakume guztien ahalduntzea sustatu, prozesu eta ekimen desberdinak martxan jarriz, espazioak eskainiz, emakume adinduen ahalduntze pertsonal eta kolektiboan arreta berezia jarrita.
  7. Emakumeek orokorrean aisian eta kirolean duten parte hartzea handitzeko asmoz urtero Ttipi Ttapa  morea edo bestelako ekintzak egiten jarraitu

 

ANIZTASUNA

  1. Zaldibiako Harrera integralerako sistema finkatu eta gauzatu, herriko eragileen kolaborazioarekin.
  2. Komunitatea indartzeko guneen sorrera bultzatu ekimen ezberdinen bidez, herritar anitzen arteko harremanak eraginez.
  3. Kulturaniztasunaren inguruko lanketa egin herri mailan eta eskualdean.
  4. LGTBI+ kolektiboarekiko eta pertsonekiko sentsibilizazioa sustatu eta herriko diagnostikoa egin.

 

ZAINTZA

  1. Zaintza eta etxeko lanetan emakumeek duten ardura aitortu eta  lan hauek partekatzea, murriztea edo parekideagoa izatea sustatu.
  2. Herriko pertsona helduen zaintza beharrak ezagutu, diagnosi egoki bat eginez eta ateratako ondorioak aztertu eta hortik abiatuta lan lerro berriak bideratzen hasi.
  3. Etxez etxeko zerbitzua indartu eta zabaltzeko bideak aurkitu eta baliabideak jarri, zaintza sare komunitarioa sustatuz.
  4. Emakume zaintzaileen bizi baldintzak hobetzeko tresnak eskaini.

 

HERRITARRAK ETA ONGIZATEA

  1. Komunitate eta zaintza eremuan lanean diharduten eragileekin elkarlana sustatu: Etxekonekok, Aske, Haurreskola-Lardizabal Eskola, Guraso Elkartea, Beti Gazte,…
  2. Herriko adinekoentzako elkargune eta dinamikak sustatu, Beti Gazte Elkartearekin harremanetan.
  3. Gizarte laguntzak bideratzen jarraitu eta herritarren egoera ezberdinei erantzuten eta jarraipena egiten ahalegindu.
  4. Osasun zerbitzuekin harreman jarraia izan, herritarren osasun integrala helburu.
  5. Zaintza eta Osasun zerbitzuak bilduko dituen azpiegitura/espazio berri baten lanketa abiatu.
  6. Eragile sozialekin eta munduko herrialdeekin elkartasun proiektuak sustatu eta herritarrengan elkartasun jarrerak bultzatu.
  7. Herriko jaioberrien harrera sistematizatu eta haien familientzat elkarguneak sustatu.
  8. Herriko haur, nerabe eta gazteen errealitateak ezagutu, beharrei erantzun eta parte hartzea sustatu.
  9. Herriko haur, nerabe eta gazteak sentsibilizatu berdintasunean, genero ikuspegian eta kulturartekotasunean.
  10. Eskola komunitatean sexu heziketa saioen baitan genero rolen inguruko gogoeta egitea bultzatu.
  11. Udal ordezkari politikoengan eta udal langileengan genero ikuspegia txertatzeko formakuntza eskaini.
  12. Udal barnean eta eragileetan berdintasuna eta aniztasuna zehar-lerro gisa lantzeko neurriak eta egiturak sortu.