Udal Gobernu Plana - Udalgintza Herrigilea

ANTOLAKUNTZA: UDALGINTZA HERRIGILEA eta SARE-LANA

Udal egituraketa, Aurrekontua, Plangintza, Komunikazioa, Herritar eta Eragile Sarea

 

MISIOA/ERRONKA:

Hiru eremuetan lan egin eta helburuak lortzera begirako antolaketa osatuko da. Kooperazioa eta elkarlana ardatz izango dituen egituraketa da, udalgintza herrigilea egitea helburu duena.

Zer da udalgintza herrigilea? Udala, herriaren eraldaketarako tresnetako bat izanik, lan egiteko modu jakina duena, ezberdinen arteko kooperazioan oinarritua eta herria eta herritarrak ahalduntzea xede duena.

 

 

PROIEKTUAK/EKIMENAK:

UDAL EGITURAKETA

83. Udal sailen koordinaziorako mahaiarekin jarraitu, asteroko bilera operatiboak eginez.

84. Urteko kudeaketa plana osatzeko metodologia txertatu

85. Herritarren eskaeren jarraipena egiteko sistema osatu eta espedienteen kudeaketarako programa informatikoa hobetu.

86. Udal langilegoaren azterketa eta planifikazioa egin, herriak egun dituen eta etorkizunean izan ditzakeen beharretara egokituta

87. Udal lanpostuak egonkortzeko prozesuekin jarraitzea, langileen lan-baldintzak eta udalaren jarduna hobetuz.

88. Zehar-lerrotasunez eta talde-lanean aritzea sustatu, horretarako guneak, baliabideak eta formakuntza eskainiz.

AURREKONTUA

89. Udalaren finantzazioa aztertu, diru-sarrera eta gastuen azterketa eginez.

90. Diru-laguntza deialdietarako proiektuak prest izan

91. Erakunde publiko ezberdinetara jo finantzazio aukera bila

92. Udal aurrekontua gardentasunez azaltzeko euskarriak argitaratu

 

KOMUNIKAZIOA

93. Udalaren webguneko edukiak eguneratu eta osatzen jarraitu

94. Gardentasunaren ataria eta bulego elektronikoa hobetu eta osatu

95. Udalaren eta herritarren arteko gertutasuna elikatzen jarraitu, aurrez aurre zein digitalean.

96. Komunikazio eraginkorrerako estrategiak diseinatu, herritarren aniztasuna aintzat hartuta.

97. Herritarrek parte hartzeko duten eskubidea baliatu dezaten, hartarako dauden bideen berri eman.

 

HERRITAR ETA ERAGILE SAREA

98. Udalgintza herrigilearen inguruko formakuntza eta esperientziak eskaini.

99. Herritar kolektiboen zein herriko eragileen eskaera, behar eta erronken jabe izan, elkarlan puntuak aurkitzeko.

100. Erronka hauetakoren baten edo gehiagoren alde lan egiteko prest dauden herritar eta eragileak identifikatu, sarera lotu eta aktibatu.