Helduen elkargunearen inaugurazioa

Bihar, osteguna, 18:00etan, helduen elkargunearen inaugurazio ekitaldia egingo da udaletxe azpiko aretoan. Herriko pertsona helduentzako topagune irekia izango da eta saretzea, parte-hartzea eta ongizatea sustatuko dira bertan. Herritar guztiak daude inauguraziora eta espazio berria ezagutzera gonbidatuta.

 

Herriko adineko pertsonentzako sortutako espazio berri honen aurkezpena izango da, eta ekitaldiak hainbat une bilduko ditu: aurkezpena, ekitaldia eta amaieran mokadua.

Elkargune honen aldaketa Ximurrak Xamur programaren baitan bultzatua izan bada ere, Beti Gazte elkartearekin elkarlanean egindako lanaren emaitza da. Herriko pertsona helduentzako topagune irekia izango da; bertan, saretzea, parte-hartzea eta ongizatea sustatuko dira, esperientziak partekatzeko eta ahalduntze pertsonal zein kolektiboa indartzeko helburuz.

Herritar guztiak gonbidatuta daude inaugurazio ekitaldira gerturatzera eta espazio berria ezagutzera.