Artxanberri kaleko errepidean lanak egingo dira datozen egunetan

Bihar eta etzi, martxoak 26 eta 27, Artxanberri kaleko errepidean bi norantzetarako geziak eta marra erdibitzailea fresatu eta ezabatuko dira.

 

Mugikortasun jasangarriko planaren baitan, Artxanberri kalea norantza bakarrekoa izango da laister. Honela, egungo karriletako bat aparkaleku ilara bihurtzeko aukera izango dugu. Behin betiko margoketa egin aurretik, egun lurrean dauden seinaleak ezabatzeko lanak hasiko dira bihar (Martxoak 26, asteazkena). Bi norantza adieazten dituzten geziak eta marra erdibitzailea fresatu eta ezabatuko dira. Ondo bidean, bi egun beharko dituzte lan hauek egiteko. Lan hauek eragozpen txiki batzuk sortuko dituzte, eta horregatik, pazientziaz jokatzea eskatzen dizuegu herritarrei.